Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gutuna

Noiz hobetuko da Elorrio eta Bilborako autobus zerbitzua?

Iñaki Viteri

123.autobusa (id: 8730254)

 

 

Bizkaibus Arrasateraino? Ea egia bihurtzen den asmo hori...


 

Lurraldebus Debagoieneko autobus enpresa bakarra da eta beraien bitartez Arrasatetik Donostira ordu erdiro joan gaitezke aste barruko edozein egunetan. Domekatan, adibidez, Arrasatetik Donostira bi orduro joan gaitezke.

  

Bilbora joateko berriz lau autobus baino ez dauzkagu! eta 19:30takoa errepikatuta dago, bertan bi autobus doazelako, beraz, zerbitzua eguneko hiru autobusetan gelditzen da Bilbora joateko kasuan.

  

Adibide bezala; Bilbon ikasten egon ezkero, bazkal osteko autobusa galdu ezkero 19:30ak arte itxaron beharko zenuke eta  eguna pasatzera joan nahi izan ezkero 10:30takoa hartu beharko zenuke Bilbora 11:30tan helduz. Itzultzeko kontu berbera da,  hiru autobus daude, 12:30tan 19:30tan eta 21:00tan. Hau da, Bilbotik Arrasatera goizean etortzea ezinezkoa da, heldu orduko 13:30ak direlako. Autobus hori galdu ezkero, ZAZPI ordu itxaron behar dira beste bat hartu ahal izateko. Azkenengo autobusa 21:00tan irteten da Bilbotik beraz, 22:00tan heltzen da Arrasatera, Arrasateko Unibertsitateko ikasleek erabiltzen dutena da.

Gauzak horrela, Arrasate - Aretxabaleta - Bergara - Oñati VS Arrasate - Elorrio kontua aztertzea negargarria da, zeren ez dago autobus BAKAR bat ere gehiago Bilbokoak kenduta, hau da, Bilboko zerbitzuak Elorrioko zerbitzu berberak dira!

  

Urtetan zehar Arrasateko udala eta Bizkaibus negoziazioetan ibili direla entzun izan da Bizkaibus Arrasateraino heltzeko, ea egi bihurtzen den. Bitartean denok kotxea erabili eta garraio publikoa baztertzen jarraituko dugu 15km dagoen herri batera joateko.

 

Iñaki Viteri

(Arrasate)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE