Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
ANDRA MARI KONTSUMO KOOPERATIBATIK EROSKIRA
Irailaren 29an, Aretxabaletako Abesbatzak, urtero egiten duen kontzertuan, omenaldi txiki bat egingo diete Aretxabaletan sortu zen lehenengo Kontsumo Kooperatiba martxan jarri zutenei. Kooperatiba honek Eroskiren oinarria izan zen.

 (id: 8708765)Testua eta argazkia: Aitor Antxia Leturia. 2019ko irailak 18, osteguna.

 

60. hamarkadan, Aretxabaletan, kalean  3 janari-denda gogoratzen ditugu:  Pedro Etxebarriarena (Mantxua), Felix Pagaldairena, eta  Etxeandiarena.

Denda hauetan saldu eta erosten ziren produktuak eguneroko beharrei erantzutekoak ziren: patatak, ardoa, olioa, lekaleak, … Eta hauen prezioa dendariek, eurek, zaintzen zituzten.

 

Urte haietan, gure inguruan, kooperatiba erara funtzionatzen zuten lantegi txikiak sortuak ziren (ULGOR, ARRASATE). Hau da, prezioak zaintzeaz gain, sortutako irabaziak bazkideen artean banatzen zituzten enpresak. Industria hauez gain kontsumo kooperatibak sortzen hasiak ziren, adibidez Arrasaten, San Jose Kooperatiba.

 

Txikia baina hazteko aukera handiak zituen egoera honetan, Arrasaten “iraultza” ezarri zuen On Jose Mª  Arizmendiarreta apaizak,  Aretxabaletako hainbat pertsonei Kontsumo Kooperatiba Elkarte bat sortzeko aukera eta D. Bitoriano Aranburu, apaizarengana (HOACeko gazteria zuzentzen zuen) jo zuen. 

 

Egoeraz jabetzeko hamaika bilera egin ondoren, eta kontzientziazio kanpaina baten ondorioz, D. Jose Maria eta D. Bitoriano buru zirelarik,  asmo berritzaile horretan parte hartzeko prest egon zitezkeen gizon-emakumeekin elkartu ziren. Bazkide izateko prest agertu ziren guztiek 1000 bana pezeta jarri zuten.

 

Eta heldu zen eguna, 1962ko martxoaren 31ko arratsaldean, 300 bazkide gutxi gora behera elkartu ziren, Jose Mª Ormaetxea eta Alfonso Gorroñogoitia bertan agertu zirelarik,   denda berria inauguratzeko. Hau, Akizutarrenkorta izan zen Durana kaleko 6.eko etxabean zegoen. Javier San Miguelen zuzendaritzapean bi langile hauek ekin zioten proiektuari: Mila Akizu eta Mª Josefa Uribetxebarria; 

 

Mariasun Orobengoa beranduxeago sartu zen. Toki eta egun berean Lankide Aurrezkiaren lehen sukurtsala jarri zen martxan. Aurrerago, 1965ean, bulego hori Herriko Plazan zabaldu zuten. 

 

Zuzendaritza Batzordearen honela osatuta zegoen: Presidentea, Ramon Barrutia, Presidente ordea Iñaki Altuna eta kideen artean Javier Bengoa, Joxe Olabe, Esteban Gorroño eta Manuel Beitia  zeuden.

 

Denda berria azkar eta asko (salerosketak, bezeroak, …) hazten zihoala ikusirik egoera berria aztertu eta sakontzea erabaki zen.

 

Hori zela eta, sorreraren 8 hilabetera,1962ko azaroaren 20an, lehen inbentarioa egin  zuten emaitza bikainak azalduz.

 

Produktuen eskaintza zabaldu zen. Lehendik eskaintzen zirenei, oilaskoa (garai haietan produktu “berezia” zela kontuan hartu behar dugu) eta arrain izoztua gehitu zitzaizkien.

Lehen urteko diru kontuen gorabeherak aztertu ondoren, Kooperatibaren egoera ona zela, gastuak % 3,95 eta irabaziak % 5 izan baitziren. Hau dela eta, bazkide bakoitzak %1 jaso zuen bere kartilan. Eskaintza zabalduaz zihoan eta, inguruko baserritarrentzat mesederako izango ziren zereal eta pentsuak saltzen hasi ziren.

 

Kontsumo kooperatiba edo denda hauek zeramaten aurrera bidea ikusita, inguruan zeudenekin elkarlanean (Arrasate, Aretxabaleta. Zornotza. Eibar; hauekin batera Gernika, Markina, Ermua, Rekalde berri eta Matiena) eta LKAren laguntzarekin kontsumo eta zerbitzu enpresa handia sortzeari ekin zioten. Horrela, 1969an EROSKI sortu zuten. 

 

HOAC:Hermandad Obrera de Acción Católica

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE