Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maria Ubarretxena, EAJ-PNVko alkategai eta zinegotzi:

“Arrasate Pasealekua itxi da mugikortasun azterketa egin gabe”

Alderdi jeltzaleak dio Udal Gobernuak ez dituela “herritarren eta beste alderdion iritzia aintzat hartu”. Aurreikusten duenez, “Bilduren inprobisazioak eta aurreikuspen ezak eragozpen ugari sortuko dizkie arrasatearrei”.

500.Maria.Ubarretxena.EAJ-PNV (id: 300798)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2015eko martxoak 4, asteazkena

Arrasateko EAJ-PNVren alkategaia eta bozeramaileak, Maria Ubarretxenak, bere kezka agertu du Arrasate Pasealekuko obren inguruan.

Zinegotziak salatu duenaren arabera, Udal Gobernuak “inprobisazioan oinarriturik eta inolako plangintzarik gabe ari dira obra hauek burutzen”.

Arrasate Pasealekuko “trafiko handiaz jabetuta, hainbat alditan eskatu izan diogu Bilduren udal gobernuari mugikortasun azterketa sakon bat egiteko, pasealekuaren zati hau ixteak eragingo lituzkeen ondorioak aztertu eta baloratzeko”.  


Ubarretxenak gogora ekarri duenez, “duela hilabete batzuk, ondorioak aztertu gabe eta sor zitezkeen trafiko arazoei irtenbide eman gabe, gobernuak Arrasate Pasealekuan obrak egitea erabaki zuela salatu genuen”.

 

Baina Bilduk eskaeren aurrean “entzungor” egin zuela salatu du: “Azterketarik ez zela beharrezkoa erantzun ziguten eta kalea obrek dirauten bitartean itxiko dela esan, eta gero ikusiko zela”.

Takolo-Goiru proiektua Udalbatzan onartu zen, baina “ez ziren publikoki honen berri ematera ausartu eta trafiko mozketa ahalik eta gehien mugatuko zutela esan zuten obrak egin bitartean, beraz ez dute emandako hitza bete”.

Ubarretxenak dioenez, “Bilduren udal gobernuak herritarren eta beste alderdion iritzia aintzat hartu gabe” motordun ibilgailuetako gidariak kale zati hau ez erabiltzera behartu ditu, “oinezkoentzat bakarrik” bihurtzeko.

 

“Non dago hainbestetan aldarrikatu duen herritarren parte-hartzea?” galdetu dio koalizioari.

 

Jeltzaleen ustez, “beste behin ere, bere gehiengoa baliatu du Bilduk erabakia aurrera ateratzeko eta bere nahia inposatzeko”.

 

 


Erlazionatutako albisteak:

Otsailaren 23an obrak hasiko dira Arrasate Pasealekuan, oinezkoek lehentasuna izateko
2015eko otsailaren 10ean publikatutako albistea

Zabalik dago Garaia-Takolo bidearen proiektuko alegazio-epea
2013ko irailaren 5ean publikatutako albistea


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE