Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aldi baterako hiru lan eskaintza aurkeztu ditu Udalak
Gabonetako patinaje begiraleak eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak, hain zuzen.

Testua: Arrasateko Udala. 2018ko abenduak 7, ostirala.

 

Arrasateko Udalak oinarri-arauak onartu ditu Gabonetako hiru patinaje begiraleak kontratatzeko eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak sortzeko. Orohar hauek izango dira lan postu horien zereginak:

  • Gabonetako patinaje begiraleak: Gabonetako izotz pista dinamizatzea, pistaren mantentze lanak egitea eta erabiltzaileei laguntza ematea.
  • Biltegizaina: udal biltegiko materiala jasotzea, eregistratzea eta mugimenduez (sarrera-irteerak) arduratzea, egunean mantenduz fitxategi informatikoak.
  • Harreragile-atezain: herritarrei zerbitzua ematea ezarrita dauden informazio bideetako edozeinetan (bertatik bertara, telefonoz eta era telematikoan).

Aipatu oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke, “Lan Eskaintza Publikoa”  atalean.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaiek abenduaren 4tik 10 arteko epea daukate izena emateko, BAZen, udal webgunean edo Lanbiden.

                                                                                                                           

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE