Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Uztailerako helduentzako ikastaroak prestatu ditu AUKEA-k

Uztailean helduentzako kirol ikastaroak AUKEA-ren eskutik

Mondraberri, ekainak 23, asteartea
AUKEA-k hainbat ikastaro antolatu ditu helduentzat eta uztailera begira. Hona hemen prestatutako ekintzen taula eta zerrenda:

 

500.ikastaroentaula (id: 8875949)

 

TOTAL FITNESS

 

Ekintza ezberdinak tartekatzen dituen zerbitzu berria prestatu dute udarako (Body Pump, body Balance, fitbike...). Hainbat ariketa ezberdinen konbinazioari esker, kualitate guztiak landu eta lirain mantentzen laguntzen dutenak. Denetik probatu, koipea erre, giharrak tonifikatu, oreka landu…benetan eraginkor eta erakargarria. Taldearen ezaugarrien arabera, ekintzak aldatu eta beste ekintza batzuk sartzeko aukera egongo da.


DANTZA: Funky / hip hop / street dance...

 

Dantza estilo ezberdinak ikasi eta berauetaz disfrutatu nahi baduzu, zatoz uztailean Aukeako kiroldegira. Koreografia errezak eta dibertigarriak izango dira, orain arte egin dituztenetik ezberdintzen diren estiloak. Ez gelditu hauek probatu gabe !

 

400.spinnig (id: 8909966)

 

SPINNING GAZTE

 
13-15 urte bitarteko gazteentzat fit-bikeko klasea bereziak prestatu dituzte.

 

PILATES-ko HASTAPEN SAIOAK


Goizez zein arratsaldez, teknika honetan lehen urratsak emateko ikastaro paregabea.

 

400.pilates (id: 8943448)


Oharrak:


• Uztailean parte hartzeko izena eman behar da berriz ere.

• Izena emateko azken eguna: Ekainak 26.
• Klaseak uztailaren 1ean hasiko dira eta uztailaren 30ean bukatu.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE