Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bidasoro baserriko produktuak azokan saltzen auien

Kontxita Berezibar Garro plaza-emakumia hil da

Bertako eta sasoiko produktuak saldu zittuen urte askotan Arrasateko merkatuetan. Bere omenezko hileta-elizkizuna bixar (eguena) izengo da Bedoñan.

590.Kontxita.Berezibar (id: 9380861)


Testua: mondraberri.eus / Argazkixa: MB artxibua / 2019ko Agorran 11, eguaztena

 

Kontxita Berezibar Garro oin diela 82 urte Garagartzan jaixo zan, Lazaruena baserrixan, eta bost anaia-ahizpa euki auen.

 

Bere ingurukuek azaltzen daue "etxiaren, baserrixan alde lan handixa in euela bere bizitzan ziher, eta abertzale eta ezkertiar petua izen zala".

 

Plaza-emakume moduen be jardun auen, eguaztenetako, eguakotxetako eta zapatuetako merkatuetan lan indda urte luzetan ziher.

 

Joxe Iturbe 'Piloto' artzainarekin ezkondu zan, eta seme bat euki auien. Kontxitak urteak in ditxu Bedoñako Bidasoro baserrixan.

 

Atzo tamalez bihotzekuak jota hil zan, 82 urtez. Familixiak Arrasateko Tanatorioan hartuko zaittue bixer (eguena) goxeko 11:30etatik 13:00etara eta atzaldeko 16:00retatik 17:30etara. 

 

Kontxitaren omenezko hileta-elizkizuna bixar izengo da 18:00retan Bedoñako Santa Eulalia elizan, baserritxik hurbil. Goian bego Kontxita, gurekin bego.

 

Albistea osatzen gabitz

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE