Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Lanbide Heziketaren azoka ospatuko da apirilaren 26 eta 27an
 (id: 8871467)
Ibai Trebiño / 2017-04-15 (argazkia: euskadi.eus)
 
Lanbide heziketak eskaintzen dituen zerbitzuak eta irteera profesionalak ezagurarazteko asmoarekin, 'Goiaz 2017k, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka' egingo da datorren apirilaren 26 eta 27an.
 
Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen du azoka eta Lanbide Heziketari buruzko hainbat hitzaldi eta informazio emango dituzte bertan, lanbide bat topatu nahi duten gazteen orientazio gisa.
 
Kulturaten ospatuko da ekimena eta hainbat adituk hartuko dute parte bertan, besteak beste Iñaki Mujikak, Alberto Larreak edo funtzio publikoan lan egiten duten Maite Barruetabeñak edota Aitor Leturiondok. Izen ematea jada zabalik da, airizar@debagoiena.eus emailaren bidez edo 943793090 telefonora deituta. 


Egitaraua  
 
Apirilak 26, asteazkena
 
9etan: Lanbide heziketa: enpresatik oso gertu aurrera
 
'Tknika eta Tkgune zerbitzuak'
Iñaki Mujikarekin (Tknikako zuzendaria)
 
'DUALa bultzatuz, indartuz eta finkatuz'
Alberto Larrea (Miguel Altuna GLHBI-ko LH Dual-eko koordinatzailea)
 
11etan: 
Administrazio Publikoan irteera profesionala (GFA)
 
Maite Barruetabeña (Araubide eta Funtzio publikoko zuzendaria)
Aitor Leturiondo (Funtzio Publikoko Zerbitzuburua)
 
16etan:
Tailerra, Debagoieneko Mankomunitateko Orientazio Zerbitzuak antolatuta
 
17etan:
Nineu 4. BideoCurriculum lehiaketaren sari banaketa
 
 
Apirilak 27, osteguna
 
9:00 Ekintzaileen esperientziak
 
11:00 Eskura dituzun Debagoieneko programa, baliabide eta laguntzen aurkezpena


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE