Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
Jose Mari Velez de Mendizabal izendatu dute berriz ere Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren lehendakari
Urriaren 17an Ataunen burututako bileran.
MONDRABERRI / Argazkiak:  MB artxiboa / 2013ko urriak 22, asteartea

 

123 (id: 8708966)

 

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Zuzendaritza Batzordean aldaketak izan dira. Fundazioaren Patronatuak urriaren 17an burututako bileran, Jose Mari Velez de Mendizabal (ezkerreko argazkian) izendatu dute berriz ere lehendakaria, eta Susana Irigaray da idazkari berria. Zuzendaritza Batzordean sartu diren beste bi kide Jesus Altuna eta Jexux Aizpurua dira.

 

Ataunen izandako bileran Patronatuak aztertu zuen datorren urteko jarduera egitaraua. Azpimarragarria da 2014an betetzen direla 125 urte On Jose Miguel Barandiaran jaio zela eta Fundazioak efemeride horren inguruan garatuko du bere egitasmo nagusia.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE