Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MONDRATEKO UDAKO CAMPUSA
Ekintza 7 eta 16 urte bitarteko neska mutilentzat zuzenduta dago

Mondratek udako kanpusaren hirugarren edizioa aurkeztu du eta aurten berrikuntza berriak egoteaz gain, opariak eta zozketak egongo dira. Kanpusa Uztailaren 3tik 21era izango da Iturripeko kiroldegian goizeko 10:00etatik 13:30etara. Nahi izanez gero zaintza zerbitzua 09:00etatik aurrera. 

 

 Ekintza  7 eta 16 urte bitarteko neska mutilentzat zuzenduta dago eta helburu nagusia haurrak gustuko duten kirola praktikatuz, ondo pasatzea izango da. 

 

Kanpusa goizean izango da eta 7-12 urte bitartekoak areto futboleko oinarrizko teknikak ikasteaz gain aparteko ekintzak izango dituzte, adibidez, tailerrak, eskulanak, jolasak.

 

Aurten berrikuntza moduan, irteera gehiago egingo dira Arrasateko leku desberdinetara. 12-16urte bitarteko neska mutilen saioak areto futbolera bideratuta izango dira. Teknifikazioan oinarrituko dira eta kirol honetako teknika eta taktika desberdinak ezagutuko dituzte. Monitore gehienak tituludunak eta esperientziazkoak izango dira haurren edo areto futbolaren alorrean.

 

Inskripzioa epea Ekainaren 5a arte zabalik egongo da.

 

Aurten berrikuntza moduan inskripzioa online egin daiteke. Mondratek sites plataforma erabilita kanpusaren inguruko informazioa eskaintzen du. Bertan ere inskripzio orriak aurkituko dituzue.

 

Linka:  https://sites.google.com/site/mondratecampus/

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE