Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Irailaren 14an, ostirala

‘Cubanas, Mujeres en revolución’ dokumentala estreinatuko da Irati tabernan

Maria Torrella dokumentalaren egileak estreinaldian egongo da.

Testua eta kartela: Irati taberna. 2018ko irailak 7, ostirala.


"Cubanas.Mujeres en revolución" dokumentalaren estreinaldia burutuko da hurrengo ostiralean hilak 14an IRATI Tabernan.Dokumentalaren egile Maria Torrella Argentinatik dator eta bertan egongo da filmaren aurkezpena egiten.Ondoren zuzendariarekin solasaldian aritzeko parada izango da.


Filma 5 astez egon da Argentinako zinemetako karteldegietan. Kuban ere bi aldiz bota dute telebista publikoan.Orain dokumentalaren zabalkundea egiten dihardute Euskal Herritik, Herrialde Katalanetik, Madriletik, Kolonbiatik eta Brasildik zehar besteak beste.


Dokumentalak feminismoaren gaia jorratzen du Kubako iraultzan.Emakumeen ikuspegitik egindako lan bat da. Garai hauetarako aproposa , kubatar iraultzako feminismoa aztertuz gaur egungo eta etorkizuneko borroka feministari ekarpen bat egin gura dio.

 

 (id: 8670323) 





EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE