Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi (Skuramobile)

Bi arrasatearrek gabon-kanten aplikazio bat eskura jarri dute

Bi ekintzaile hauek mugikorrentzako aplikazio bat garatu dute. Oso erraza da deskargatzea. Aukera ematen dute Gabonetan lagunartean eta familian abesteko. Skuramobilek aplikazioak garatzen ditu.

500.Skuramobile (id: 8717970)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko abenduak 18, asteartea

 

Maria Amutxastegi eta Jaione Martinez bi ekintzaile arrasatear dira. Mondragon Unibertsitateko Ekiten Lehiaketaren irabazleak izan ziren iaz, beste gazte batzuekin batera.

 

Lehiaketako sariak aukera eman zien karrera amaierako proiektua egitea euren enpresa berriarekin lehen pausoak emanez.

 

Karrerako proiektua amaitu ondoren, Jaionek eta Mariak erabaki zuten enpresarekin aurrera jarraitzea.

 

Skuramobile deitzen da enpresa, 2010ean sortu zuten, mugikorrentzako aplikazioak egiten ditu, eta Garaia Berrikuntza Guneko Saiolanen kokatuta dago.

 

Bi gazteek badute beste aplikazio bat martxan, hain zuzen, herrietako merkatari elkarteentzat bideratutakoa.

 

Aipatzekoa da Skuramobile zabalik dagoela bezeroen ideietara eta beharretara.  Gainera, “bidea ikusten dugu eta gogotsu gaude aurrera egiteko” adierazi du Jaione Martinezek.

 

Gabonetako euskal kanten aplikazioari dagokionez, ideia sortu zen “hemen, Garaian, urtero enpresa bakoitzak abesti bat kantatzen duelako, jaialdi batean”, azaldu du Mariak.

 

Gazte hauek begiratu zuten ea aplikaziorik sortuta zegoen euskal gabon-kantekin, eta konturatu ziren hutsune bat zegoela.

 

Esan eta egin: Aplikazioa aste batean garatu dute, eta aplikazioa deskargatu ezkero, musika eta letrak poltsikoan eskura izango dituzu. Beraz, kantuen liburuxka baino osoagoa da:

 

Erabiltzaileek aukera izango dute kanten letrak irakurtzeko, letrak ikasteko, abestiak entzuteko eta abestiak kantatzeko. Abesti ezagunak dira, baina batzuetan letrak ez ditugu ondo ezagutzen:

  • Elurra teilatuan
  • Dringilin Dron
  • Olentzero
  • Hator-hator

Aplikazio hau lor daiteke edozein markako telefono mugikorrekin (noski Internet badauka), eta edozein telefonia-konpainiarekin, betiere Android plataforman. Oso erraza da abestiak lortzea telefono mugikorrarekin:

Aplikazio honek aukera emango dizu sasoi honetako ohiko abestiak familian edota lagunartean abestea.

 

 


www.skuramobile.com



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE