Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Matrikulazioa zabalik dago

Udal Euskaltegia: "Euskara praktikoa gozatzen ikastera animatzen dugu"

350 pertsonak ikasi zuten Arrasateko Udal-euskaltegiarekin aurreko ikasturtean. Maila guztientzako eskolak eskaintzen ditu, ikasleen ordutegietara, beharretara,... egokituta. "Helburuetako bat ikasleek gozatzea da".

590.Udal-Euskaltegia.19-20.Zabalik (id: 3415097)


Bideoa: Udal-euskaltegiak / Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias /

2019ko irailak 23, astelehena

 

Matrikuazio epean gaude, eta euskara ikasi edo hobetu nahi duten pertsonek, 2019/2020 ikasturterako, "eskaintza oso zabala daukate Arrasateko Udal-euskaltegian".

 

Hala azaldu digute Elena San Martinek (euskaltegiko zuzendariak) eta Amaia Altunak (bertako irakasle). Izan ere, "maila guztientzako euskara eskolak daude":

  • A1
  • A2
  • B1
  • B2
  • C1
  • C2

Kontuan hartu behar da Arimazubiko euskaltegian "hainbat pertsona oinarrizko mailan hasi zirela eta orain maila oso ona dutela". 

 

Ikastaro batzuek helburu dute hizkuntza eskakizuna edo perfila lortzea, eta beste batzuek hizkuntzaren erabileran zentratzen dira.

 

Mintzamena lantzeko taldeei dagokienez, "erretiratuen, enpresetako langileen,... taldeek funtzionatzen dute. Dendarientzat eurei egokitutako ordutegietan aurrez aurreko eskolak ditugu".

 

Halaber, aurreko ikasturtean izan ez genuen arren, hitanoa eta Arrasateko euskalkia lantzeko kurtsoak ere eskaintzen ditugu".

 

Oro har, "herritarrek behar dutenari eta eskatzen dutenari moldatzen gara". Horrela, "gero eta pertsona gehiagok, batez ere ordutegiagatik, ezin dute aurrez aurreko eskoletara etorri, eta ondorioz on-line zerbitzua erabiltzen dute".

  

350 pertsona inguruk euskara ikasi zuten 2018/2019an Udal-euskaltegiarekin. Zeregin horretan 13-14 irakaslek jardun zuten.

 

Orain "matrikulazio zabalik dago, eta iraileko azken bi aste hauetan egiten dira matrikulazio gehien. Irailaren 30era arte zabalik dago, hau da, datorren astelehenera arte. Halere, matrikulazioa ez dugu erabat ixten".

 

Euskara ikastea "bidaia interesgarri batean murgiltzea da, eta gauza askotarako balio du: lagunak egiteko, bizitzan balore gehiago ezagutzeko,... Oro har, egunerokotasunean aukerak zabaltzen ditu".

 

Udal-euskaltegira bertaratuz gero "besoak zabalik hartuko zaitugu. Euskara ikastean gozatzea ere helburuetako bat da, euskaraz eta euskararekin gozatu".

 

Zentzu honetan, "ikasturtea moldatu egiten da ikasleen beharretara, ikasturte praktikoa da. Aditz-taulak batzuetan erabili behar dira baina ez dira ikasketa honen ardatza".

 

Ikasle batzuk, gainera, animatzen dira Zahar-berrin parte hartzera, hilabetean behin, euskaran sakontzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Ekimen hau Udal-euskaltegiak AEK eta AEDrekin antolatzen du.

 

Udal-euskategiak hainbat urte daramatza espazio gehiago eskatzen, eta azkenik Kulturolan (Zerrajerako Erlojuaren Eraikin eraberrituan) izango dute espazio hori.

 

Egitasmoa landu dute, eta agian ikasturte bat barru edo bi barru estreinatuko dute egoitza berria, besteak beste, baliabide teknologiko berriak izango dituena.

 

Momentuz Arimazubin bertan "gaituzue prest, besoak zabalik, euskara ikastea esperientzia oso polita izango dela jakinda. Ikasleak euskara erabiliko du gauzak egiteko, ez da lehen bezala irakasten", izan ere, ikasturte "praktikoa da: euskara ikasten da gauzak euskaraz egiten. Hori da helmuga".

 

 

Udal Euskaltegia Facebooken 

 

Twitterren


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE