Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Herri galdeketaren alde sinatu ahalko da zapatuko jaialditik

Erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura bilketa Debagoienean
Asteburu honetan hasten du Erain Debagoienak erabakitzeko eskubidearen eta herri
galdeketaren aldeko sinadura bilketa, eskualdeko hainbat herritan.
Aurreko larunbatean Arrasaten egindako aurkezpenean azaldu zen moduan, herri
galdeketa egin ahal izateko, herritarren sostengurik ahalik eta zabalena bilatuko da,
atxikimendu sinadurak bilduz. Bertan esan bezala, galdeketa posible izan dadin,
hasierako fase honetan beharrezkoa izango da Debagoieneko eta Aramaioko 65.000
biztanleen %10aren sinadura kopurua gainditzea.
Ezinbesteko arrakasta.
Erain Debagoiena ikaragarrizko erritmoan doa. Lantaldeak osatzeko bi deialdi egitea
zegoen aurreikusita, eta urte hasieran egindako lehenengoan izandako erantzunak
bigarrena bertan behera uztera eraman gintuen. Erantzun hark lantaldeak eratu eta
epe laburreko kronograma egitea ahalbidetu zigun.

Ezinbesteko arrakasta.
Erain Debagoiena ikaragarrizko erritmoan doa. Lantaldeak osatzeko bi deialdi egitea
zegoen aurreikusita, eta urte hasieran egindako lehenengoan izandako erantzunak
bigarrena bertan behera uztera eraman gintuen. Erantzun hark lantaldeak eratu eta
epe laburreko kronograma egitea ahalbidetu zigun.
Eskualdeko herrietako pertsona ezagunen atxikimendu zabala izan dugu; herriotako
egunerokotasuneko arlo guztiak ikusi ditugu ordeztuak otsailaren 27ko aurkezpen
ekitaldian. Hainbat ideologia, belaunaldi, jatorri eta lanbide zeuden ordeztuak.
Aurrekari horiekin, dema honetan jarritako sinadura kopurua lortzeko zalantzarik ez
dugu.
Herri bakoitzak, orain, bere erritmora egokitutako egitaraua du.

Aretxabaleta
Martxoaren 5ean, goizeko 11etan, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. ERAIN
DEBAGOIENA ekimenaren aurkezpena eta sinadura bilketaren hasiera.
Aramaio
Aramaion, ERAIN Debagoiena elkartea eta horren nondik norakoak azalduko dira
zapatuan, 13:00ean, Sastiñan egingo den ekitaldian.
Bertaratuen argazkia aterako da, egitasmo handi honen atxikimenduaren erakusgarri.
Ostean, sinadurak biltzen hasiko dira eta mokadutxo bat egiteko aukera ere egongo
da, trikiti-soinuaz lagunduta.
Aramaion selfieak egin eta zabaltzeko gonbit originala asmatu dute.

Oñati
Martxoaren 12an hasiko dute sinadura bilketa. Leintz-Gatzagak, Elgetak,
Eskoriatzak eta Antzuolak oraindik ez dute ezagutzera eman hasiera data, baina,
aurrekoek bezala, azalduko digute egitaraua bere sinaduren bilketa kanpaina hasi
aurretik.
Arrasate
Martxoaren 5ean jaialdia Arrasateko herriko plazan.
Goizeko 11:30ean konpartsa eta gaiteroen kalejira, jendea plazako ekitaldira deitzeko.
12:00etan egingo da aurkezpen ekitaldia. Egitasmoaren azalpena, dantzarien agurra
eta herriko hainbat pertsona esanguratsuekin argazkia.
12:30-14:00 Bertsolariak, dantza taldeak, konpartsa, trikitilariak, txistulariak,
umeendako tailerrak...
Aurkezpena egin ondoren, sinadura bilketa hasiko da, plazan bertan jarritako mahai
batean.

Bergara
Bergarako alderdi politikoetako ordezkariek haritza landatuko dute Orixondo plazaren
inguruan martxoak 5ean, goizeko 11:30ean. Haren ondoan, plaka oroigarri bat jarriko
dute.
Ondoren, ordezkariak mahaia jarriko dute bertan, sinadura bilketari hasiera emateko.

https://eraindebagoiena.wordpress.com/

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE