Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Sute txiki bat Grupo San Juaneko etxe batean

SUTE TXIKI BAT GRUPO SAN JUANEKO ETXE BATEAN
595.Sute.Txiki.Grupo.San.Juan1.GORKA-ZUBIZARRETA (id: 8646804)
ARGAZKIAK: GORKA ZUBIZARRETA / Testua: Mondraberri.eus / 2017ko martxoak 29, asteazkena


Sute txikia Grupo San Juaneko etxe bateko balkoian piztu zen atzo eguerdiko 14.30ak aldera.

 

Baliteke behar bezala itzali gabeko zigarrokin batek piztu izana sua zabor poltsa batean, suhiltzaileek adierazi zutenez.


Ezbeharraren ondorioz Zubillagako suhiltzaileen hainbat kamioi, osasun zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren.

 

595.Sute.Txiki.Grupo.San.Juan2.GORKA-ZUBIZARRETA (id: 8599727)

 

Kezka zabaldu zen uste baitzen etxebizitza barruan 11 urteko neskatila bat egon zitekeela.


Ondorioz, suhiltzaileek etxeko atea bota behar izan zuten, eta sartzean ohartu ziren inor ez zegoela etxean. Beraz, funtsean susto bat izan zen.

 

595.Sute.Txiki.Grupo.San.Juan3.GORKA-ZUBIZARRETA (id: 8676361)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE