Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
PSEren aldeko botoak izango ditu ziurrenik

Eraketa-bilkurak Maria Ubarretxena (EAJ-PNV) alkate izenda dezake bihar

Bi alderdien arteko balizko bileretaz galdetuta, EAJ-PNVek ez du horren inguruko argibiderik eman. EH Bilduk ere hautagaitza aurkeztuko du, eta Elkarrekin Podemosek iragarri du Maria Ubarretxenaren hautagaitzari ezetz bozkatuko diola.

595.Eratze.Plenoa2015 (id: 9508257)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 14, ostirala

 

Udal-hauteskundeetako emaitzetan oinarriturik, Udalbatza berria eratzeko plenoa egingo da bihar, zapatua.

 

Ekitaldi ireki honetan, hauteskundeetan aukeratutako 21 zinegotziek euren karguak hartuko dituzte: EAJ-PNVko 9 zinegotzi, EH Bilduko 8, PSEko 3 eta Elkarrekin Podemoseko 1.

 

Osoko Bilkura honetan alkatea izendatuko da, eta aukeratua izateko aukera gehien EAJ-PNVko Maria Ubarretxenak ditu, azken 4 urteetako alkateak.

 

Horretarako, litekeena da PSEren 3 botoak bere alde izatea. Alderdi hau 2015eko eraketa-plenoan abstenitu egin zen, baina baliteke biharko udalbatzarrean EAJ-PNVren hautagaitzaren alde bozkatzea.

 

Testuinguru honetan, EAJ-PNVri galdetu diogu ea PSErekin bileraren bat egin duen, eta ea balizko bilera horretan/horietan zein gai jorratu dituzten. EAJ-PNVek nahiago izan du gai horien inguruan ez erantzutea.

 

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek jakitera eman dute EAJ-PNVk ez duela beraiekin bilerarik egin. Koalizio berdeak biharko plenoan hautagaitza aurkeztuko du.

 

Koalizio moreak erabakia du Maria Ubarretxenaren hautagaitzari ezezko botoa ematea, eta Maider Morrasen hautagaitzari dagokionean abstenitzea.

 

Biharko udalbatzarraren ostean, uztailean zehar Udal-gobernua eta batzordeak eratu egingo dira.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE