Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Trikitixak, trivialak eta magiak alaituta

400 lagun inguruk 'dragoiaren' haragi goxoa afaldu dute

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 23, domeka

 

Dragoi jana aurten ekainaren 22ra aurreratu da, eta bere ohiko arrakastari eutsi dio. Hartara, AEK eta AEDren 20-25 lagun inguru lanean aritu dira.

 

Tiketak erosgai jarri zirenetik, tiket piloa saldu dira bai Jaizalen baita Monte Tabernan ere. Antolakuntzak, bidenabar, bien ala bien laguntza eskertu du. 

 

Denera 400 pertsonentzako haragia prestatu da, eta txuleta bakoitzak 300 gramo inguruko pisua izan du. Bertako elikagai gehiago ere afaldu dira, tartean postreko gazta eta menbrilloa. Aipatzekoa da ere 20 bat lagunek menu begetarianoaren aldeko hautua egin dutela.

 

Arrasateko Trikitixa Eskolako hainbat ikaslek otordua alaitu dute, eta gauza bera egin dute Josu Zubiak trivial jendetsuarekin eta Potx magoak. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE