Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ointxek Mondravember taldearekin bat egin du

Iturripek Mondragon Unibertsitatearen 'gotorleku' izaten jarraitzen du

Argazki solidarioak: Mondravember / Partiduko argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 17, domeka

 

Arrasateko klubak bat egin du Movember fenomenoarekin, partidua baino lehen Mondravember taldekoekin argi bat eginda. Nissan Grupo de Santiagoko taldekideek ere euren babesa azaldu dute.

 

Gainera, Mondragon Unibertsitateko jokalari gehienek bibotea utzi dute, kausa solidario honen alde. Klubak ere dirulaguntza emango du minbiziaren aurkako ikerketaren alde.  

 

Kirol alorrari dagokionez, Ointxek Nissan Grupo de Santiago taldea hartu du Iturripen. Norgehiagokari ekiteko, Iñaki Ogara 'Arri'k ondoko bostekoa kantxaratu du:

  • Imanol Ceciaga
  • Mikel Arejolaleiba 
  • Martxel Balanzategi
  • Simón Mancebo
  • Zach Kirschbaum

Mondragon Unibertsitatea 12-7 aurreratu da 'Arejo'ren saskiratze bati esker, baina Burgosko taldeak buelta eman dio partiduari: 1. laurdenaren amaierako markagailua 15-21.

 

Baina 2. laurdenean Martinen hiruko bati esker, Ointxe aurreratu da (23-21). Gainera, Daniren saskiratze batek Grupo de Santiago hutsartea eskatzera behartu du. Atsedenean 40-36 etxekoen alde.

 

'Arri'ren taldeak 3. laurdenean 10 puntu baino gehiagoko errenta lortu du (64-52) eta partiduaren amaiera arte aldeari eutsi dio. Azken emaitza: 75-69.

 

Garaipen honekin Iturripek 'gotorleku' izaten jarraitzen du, eta etxeko taldea 5. dago sailkapenean, 13 puntu lortuta (partidu bat gutxiagorekin).

 

Datorren jardunaldian gure taldeak beste arerio zuzen aurka neurtuko ditu indarrak, Baskoniaren aurka Gasteizen. Aupa Ointxe! 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE