Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bihar hasiko dira San Balerixoko jaixak
Larunbatean auzotarrak "Mariren bila" ibili ziren Meatzerrekako kobazuloan.

Testua: Marijo Simon. Argazkiak: MB artxiboa. 2019ko urtarrilak 24, osteguna.

 

Urtarrilaren 19an, jaiei hasiera emateko Meatzerrekako bizilagunak"Mariren bila" ibili ziren Meatzerrekako kobazuloan. Abiapuntua eta amaierako puntua bera izan zen, Meatzerrekako elkartea. 

 

Asteburu honetan berriz, egitarauko ekitaldi nagusiak burutuko dira. Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etan etxafleroak botako dira jaiei hasiera emateko. Ondoren, Meatzerreka elkartean XXXVIII. Mus Txapelketa lehiatuko da. Izen ematea, egunean bertan izango da arratsaldeko 18:00etatik, lehiaketa hasi arte 22:30ean.

 

Larunbatean, goizean gaztetxoentzat jolasak izango dira, eta eguerdiko 14:30ean auzo-bazkaria egingo da. Arratsaldean berriz, Gorriti eta bere animaliak izango dira protagonistak. Ondoren, hurbiltzen direnen artean txokolatea banatuko da.

 

Igandean berriz, goizeko 10:45ean meza nagusia ospatuko da San Balerixo Ermitan, Gesalibar eta Garagartzako koruen laguntzarekin. Ondoren, Txikitxu Arrostaitz Dantza taldeak Euskal dantzak eskainiko ditu.

 (id: 8463995)

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE