Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 13an jokatuko da lehiaketa

800 euroko sari nagusia dauka Zaldibarko 24 Orduko Txapelketak

Antolakuntzak prestaturik, futbitoaz gain, edariak, musika, zozketak,... izango dira Zaldibarren. Mutilen lehiaketaz gain, Emakumeen II. Txapelketa ere jokatuko da.

550.Futbito.24.Ordu.Zaldibar.Kartela19.ANTOLAKUNTZA (id: 9611450)


Kartela: Antolakuntza / Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 3, asteazkena

 

Antolakuntzak aurten ere 24 orduko txapelketa prestatu du, eta izen-ematea zabalik dago bai neskentzat baita mutilentzat ere.

 

Lehiaketa uztailaren 13an jokatuko da, hurrengo larunbatean, eta egunean zehar edariak, musika, zozketak,... ere izango dira bertan.

 

Azpimarratzekoa da mutilen txapelketarekin batera emakumeen bigarren lehiaketa ere jokatuko dela. Ondokoak izango dira sari nagusiak:

  • Talde txapeldunari: 800 €
  • Talde txapeldunordeari: 400 €
  • Hirugarren taldeari: 100 €
  • 'Pitxitxi'ari
  • MVPari 

Izen-ematea uztailaren 11ra arte zabalik egongo da, talde bakoitzak 100 € ordaindu beharko ditu, eta izena eman daiteke Etxoste tabernan edo @zaldi24ordu kontuan.  


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE