Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

wifi

Huaweik iragarri egin du Wireless Global Congress delakoan (WGC) wifi 6aren proiektu pilotu bat. Wireless Broadband Alliance izenekoaren (WBA) babesa dauka. Txinatar multinazionalak egiaztatze frogak egingo ditu Mondragon Unibertsitatean "hiru helbururekin": Wifi 6 berritzaileen kasu praktikoak aztertzea Ikasleak inspiratzea Ikasketa emaitzak hobetzea Proiektu pilotuak "erraztu egingo ditu hezkuntza-metodoak, besteak beste, errealitate birtuala eta errealitate areagotua. Bi metodo hauek eraldatzen ari dira irakasleen eta ikasleen arteko interakzioa campusean". Era berean, entsegu hauetan urruneko hezkuntzari eta zuzeneko on-line emankizunei buruzko probak egingo dira. Metodo hauek "pertsonalizatzen ari dira talentuak garatzeko era". Beste helburu bat da "wifi sareak hobeto egokitzea irakasleen zein ikasleen beharretara, dentsitate handiko sarbide baldintzetan, eta aplikazio didaktiko gero eta anitzagoetan". Durante el Wireless Global Congress, Li Xing, vicepresidente de Dominio de Red de Campus de la Línea de Productos de Comunicación de Datos de Huawei, pronunció un impresionante discurso inaugural acerca de la capacitación de redes wifi 6 inteligentes con IA. Li Xing dijo: "El wifi 6 es una revolución tecnológica. Los productos AirEngine Wireless Global Congress-ean Li Xing-ek, Huawei-ko ordezkariak adierazi zuen "wifi 6 iraultza teknologiko bat dela. AirEngine Wi-Fi 6 produktuek "lortzen dute analisi bat denbora errealean eta sareen optimizazioa". Horrek "sarearen kalitatea nabarmen hobetzen du, eta edonon behin betiko koneksioa hornitzen du". Mondragon Unibertsitateko Telematikako koordinatzaileak, Jesus Lizarragak adierazi du, "beste sektore batzuekin alderatuta, fakultateek eta unibertsitateek wifi 6 izateko behar handiagoa dute". Horrela, "Arrasateko Unibertsitateak berriki inplementatu ditu Huawei-ren wifi 6 produktu berrienak. Horri esker, banda-zabalera zabalagoa lortu dugu". "Gure ustez, wifi 6ak lagunduko digu hezkuntza-eredu berriak bilatzen, etorkizunera begira. Ondorioz, oso pozik gaude WBA eta Huaweik Mondragon Unibertsitatea aukeratu izana wifi 6ko egiaztatze probak egiteko".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE