Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Koldo Anasagastirekin batera

John Andueza arrasatearrak intrigazko eleberri bat idatzi du

Nobela berriak 1991ko Zinemaldian izandako krimen batzuk ditu abiapuntu. Heriotza biolentoak alfonbra gorrian tapatu zituzten. 2014an, baina, Denis izeneko kazetari bat egia jakiteko ikertzen hasiko da, arriskuen artean.

595.JOHN.ANDUEZA (id: 9127909)


Testua: John Andueza - Koldo Anasagasti / Bideoa eta argazkia: Bideolari21 / 2019ko ekainak 15, zapatua

 

Donostia. 1991ko iraila. Hiria prest dago nazioarteko Zinemaldiaren edizio berri bat bizitzeko. Hamar egun ahaztezin izango dira, fotograma magikoz, emozioz, luxuz eta glamourrez beteak. Hala ere, ezustean, hainbat heriotza biolentok ekitaldia astintzen dute. Denek isilik geratzen dira. Guztiek beste alde batera begiratzen dute. Ez da komeni Zinemaldiaren izen ona zikintzea. 'Silencio, se rueda'.


Hogei urte baino gehiago igaro dira, eta 2014ko hasieran, kazetari batek koaderno misteriotsu bat jasotzen du, gertaera maltzur haiek lehen pertsonan bizi izandako norbaitek idatzia. Egunkari intimo horretan, iraganeko krimen batzuen gako ezkutuak zehazten dira.

 

595.Eleberria.JOHN.ANDUEZA (id: 9319030)


Denisek egia jakin nahi du, historia osotu eta eleberri handi bat argitaratzea. Sekretu ilunak jakinarazteko unea da, garai batean agintariek isilarazten saiatu zirenak, eta alfonbra gorriaren azpian ahazten saiatu zirenak.


Denisek ez daki, baina, erabaki batzuek bizitzan oso garesti ordaintzen direla azkenean.

 

Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE