Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udal Bibliotekara
'Literatura solasaldiak' bueltan izango dira urritik aurrera
Aurtengo nobedadea Literatura & Psicologia ziklo berria izango da. Solasaldietan izena emateko epea hilabete honetan irekiko da: Literatura Latinoamericana zikloan irailaren 16an, eta besteetan irailaren 23tik aurrera.

 (id: 878793)Testua: Mondraberri.eus. Kartelak: Arrasate Udal Biblioteka. 2019ko irailak 3, asteartea.

 

Irailarekin batera, gauza ugari egiteko gogoa zabaltzen da jende artean, eta zentzu honetan, bibliotekak irakurketa sustatzeko ekimen desberdinak martxan jartzen ditu aspaldi, Literatura solasaldiak alegia.

 

Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ere irakurtzen denez, Arrasateko Udal Bibliotekak  dinamizatzaile adituak ditu: Alex Gurrutxaga, Ane Zapatero eta Olwen Mears.

 

 (id: 897754)Aurtengo nobedadea Literatura & Psicologia ziklo berria izango da, eta Silvina Fondra psikologo argentinarra  gonbidatuko dute solasaldiko antolatzaileek hilero liburu baten inguruan hitz egitera.

 

Solasaldietan izena emateko epea hilabete honetan irekiko da: Literatura Latinoamericana zikloan irailaren 16an, eta besteetan irailaren 23tik aurrera.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE