Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur Domu Santu Eguna da

Arrasaten heriotza kausarik ohikoena iaz minbizia izan zen

Orokorrean Arrasaten 235 lagun zendu ziren 2017an, Eustat erakunde ofizialaren arabera. Bigarren kausarik ohikoena zirkulazio-sistemarekin lotuta zegoen.
595.Domu.Santu.Eguna.2018 (id: 9018654)

Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko azaroak 1, osteguna
 
Domu Santu Eguna da gaurkoa, eta arrasatear ugari hilerrietara joan dira, San Kristobalgo udal-kanposantura esate baterako.
 
Beste hainbat herritarrek bestelako alternatibak aukeratu dituzte hildako senideari edo lagunari omenaldi xumea egiteko.
 
Baina zein da gure herrian heriotza kausarik nagusiena? Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), minbizia izan genuen iaz kausarik ohikoena.
 
Arrasaten hildako 235 pertsonetatik 69k kantzerrak jota hil zitzaizkigun. Bigarren kausa ohikoenak zirkulazio-sistemarekin zerikusia dauka, eta 50 hildako eragin zituen.
 
Arnas-sistemako osasun arazoek 25 lagun hil zituzten, 23 lagun nerbio-sistemakoek, txegoste-sistemakoek 6 lagun eta bestelako kausek 62 lagun.
 
Orokorrean hartuta, hildako 235 arrasatearretatik 126 gizonezkoak ziren eta 109 emakumezkoak. 
 
Baina azpimarratzekoa da estatistika hotzen atzean pertsonak, sentimendu sakonak, sufrimendua,... daudela, eta horiek eramangarriagoak izateko asmoz, hona hemen lagungarria izan daitekeen proposamen bat: 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE