Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gari Lopez de Munain, Maddi Labayen, Zigor Enbeita:

"Uarkapeko domekako finalerdiko bertsolariek maila oso ona dute"

Arrasateko hiru bertsolari-bertsozaleek baikor azaldu dira: "Domekako saioa herriko bertsolaritza indartzeko baliagarria izan daiteke".

Argazkiak: Berria, Maddi Labayen eta MB Artxiboa / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 15, ostirala

 

Gipuzkoako bertsolari onenetarikoak Uarkapen izango ditugu domeka honetan, herrialdeko txapelketa nagusian. Zaletuak sarrerak erosten dabiltza bertsosarrerak.eus webgunean, eta sarrerak agortu ezean, Uarkapeko txarteldegian ere erosgai izango dira igandean 16:00etatik aurrera.

 

 

195.Zigor.Enbeita.BERRIA (id: 6198902)

Zigor Enbeita:

 

"Finalerdietako bertsolariek maila oso ona daukate, eta gainera horietako batzuek umoretik jo ohi dute, beraz finalerdi erakargarria dugu domekan".

 

"Saio honek seguruenik ez dio Arrasateko bertsolaritzari kalterik egingo. Hemen ez dago zaletasun handirik, eta funtzionatzen duen saio bakarra Uribarriko Jaietakoa izan ohi da".

 

"Bertako bertso-eskolan 3 haur baino ez dabiltza egun, eta Aramaiokoan esaterako 30 dira. Oñatin eta Bergaran ere bertsozaletasuna handiagoa da".

 

"Hala ere, azken urteetan Arrasaten, batez ere jaietako saioetan, onerako joera egin du, bai bertsoen mailari dagokionean, bai entzule kopuruari dagokionez".

 

"Uarkapeko finalerdia aukera handia da maila altuko bertsolaritza bertatik bertara ikus-entzuteko, finalerdi polita izango da". 

 

 

 

196.MADDI-LABAYEN (id: 6064834)

Maddi Labayen:

 

"Ni egun, lanaren eta beste zeregin batzuen ondorioz, ez nabil bertsolaritza buru-belarri jarraitzen, baina domekako finalerdira bertaratuko naiz amarekin. Halaber, Jokin anaiak txapelketako antolakuntzan dihardu".

 

"Lehen Arrasateko Bertso Eskolan bi klase ezberdin zeuden, eta orain ikasle gutxiago dabiltza, beraz domekakoa bezalako ekitaldiak positiboak izan daitezke herriko bertsogintza indartzeko, Kultura indartzeko".

 

 

195.Gari.LopezDeMunain (id: 6013062)

Gari Lopez de Munain:

 

"Arrasateko saioak oso polita izateko osagaiak ditu. Baliteke Agin Laburu faborito edo 'oilarra' izatea, baina ez dauka finalerako txartela ziurtaturik. Izan ere, bertsolaritza ez da norberaren kontua soilik".

 

"Niri pertsonalki Nerea Elustondoren bertsogintza ederra iruditzen zait, eta Arrasateko saioak beste osagai interesgarri bat eduki badauka: adin ezberdinetako bertsolariek jardungo dute. Eñaut Martikorena esaterako indartsu sartu da txapelketan".

 

"Azpimarratzekoa da Gipuzkoako Txapelketaren finalaurrekoetara sailkatutako bertsolari guztiek (tartean Arrasaten ariko direnak) automatikoki Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako txartela lortu dutela".

 

"Halaber, nabarmentzekoa da finalaurrekoa Arrasaten egitea, hau da, bertsolaritza oso indartsu ez dagoen herri batean. Domekako saioa baliagarria izan daiteke bertako bertsolaritza indartzeko eta sustatzeko".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE