Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bailarako euskara elkarteek udarako aisialdi eskaintza zabala antolatu dute
10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat

MONDRABERRI / Argazkiak:  Txatxilipurdi / 2011ko otsailak 22, asteartea



Bailarako euskara elkarteok urteak daramatzate aisialdia lantzen.  Haur eta gazteei kalitatezko aisialdi hezitzailea eskaintzea da euren  helburua euskararen erabileraren iparra bistatik galdu gabe.  “Udalekuak, uda garaian  aisiaz gozatzeko, lagun berriak egin eta gure egunerokotasunetik at gauza berriak ikasteko  bitarteko egokiak dira”, diote.

Ildo horretan Debagoienako Txatxilipurdi eta Jardun elkarteek eta Debabarrenako Pil-Pilean elkarteak bat eginik Udako Abenturak antolatu dituzte .  Gero eta eskarmentu gehiagorekin baina hasierako ilusioa mantenduz, 10 eta 16 urte artean dauden gaztetxoek izango dute non gozatu 2011ko uztailean.

 

 

590 (id: 8509546)

 

10-12 urteko gaztetxoek Bermeoko Almike auzoan dagoen aterpetxera joateko aukera izango dute. Arrantza tradizio luzea duen herria da Bermeo, Urdaibai paradisu naturaletik eta Matxitxako edota Gaztelugatxe bezalako leku magikoetatik gertu dagoena. 20 lagunentzako 10 eguneko bi txanda antolatu dituzte (uztailaren 2-10/10-18)

12-14 urte bitarteko gaztetxoek, aldiz, Txatxilipurdi elkarteak antolatzen duen Orioko kanpaldi arrakastatsueneko bi txandez gain (uztailak 1-11/11-21), beste aukera berri bat ere izango dute.

Aurtengoan, berritasun bezala, emozioez, naturaz eta sorkuntzaz gozatzeko GaraiOn udalekuak antolatu ditugu”, diote antolatzaileek. Testuinguru honetan, Garaio urtegiaren inguruan astebeteko  kanpaldia egingo dute, uztailaren 14 eta 21a bitartean. (uztailak 14-21).

Azkenik, 14-16 urte bitarteko gazteek abentura izango dute zain.  Arabatik Gipuzkoara, mendiz mendi ibili ostean, olatuen gainean kulunka amaituko dute.  Irteera hau uztailaren 5a eta 16a bitartean burutuko da.

Informazio gehiago nahi duenak, honako iturri hauetara jo dezake:

  • Deitu Txatxilipurdi Elkartera (943795446), hurbildu bulegora (Nafarroa etorbidea 23 behea, Arrasate) edo eposta bat igorri (gazteak@txatxilipurdi.com).
  • Deitu Jardun Elkartera (943763661), hurbildu bulegora (Errotalde Jauregia, Bergarako Kultur Etxean) edo eposta bat igorri (gaztejardun@topagunea.com).

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE