Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AED

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu Topagunea eta Kultur Errota babestuko

500 (id: 8377473)

 

Donostia, otsailak 19


Aldundiak ez du aurten Kultur Errota babesteko lankidetza hitzarmena egingo Euskara Elkarteen Federazioarekin.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zeukan lankidetza hitzarmena bertan behera utzi du. Topaguneak aurten 49.000 euro jasotzea espero zuen handik, eta diru horren zatirik handiena Kultur Errotarako erabiltzeko asmoa zegoen. Bizkaiko Aldunditik diru laguntza jasotzen segituko du eta aurten Arabakotik ere emango diote.

 

Kultur Errota euskarazko kultur sorkuntza herritarrei hurbiltzeko asmoz sortu zuen Topaguneak, "euskararen erabilera bultzatuz euskaldun komunitate trinko eta zabala antolatzeko xedez". Hala, formatu txikiko ekimenak egin izan ditu urteetan. 11 ediziotan ehunka sortzailek 1.700 emanalditik gora eskaini dituzte Euskal Herrian.

 

Gipuzkoako Aldundiak aurten berak kultur ekitaldiak antolatzeko proiektua duela esan zuten atzoko agerraldian Topaguneko hainbat kidek, eta enpresa bat hartuko duela hori kudeatzeko. Topaguneak uste du modu horretara Euskara Elkarteen Federazioaren sustapen lana ere ezbaian jarri dutela.

 

AED Euskara Elkartea Topagunea osatzen duten elkarteetako bat da.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE