Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bestalde, hainbat plan ditu 2017rako

Goikobaluk herriko beste koru batzuei elkarlana proposatu die

Goikobaluk Batzar Orokorra egin berri du, eta besteak beste, erabaki du ahoz batez Juan Antonio Barriocanal lehendakaria izaten jarraitzea.

595.Goikobalu.Batzar.Orokorra1 (id: 8440006)


Testua eta goiko argazkia: Gontzal Landa Herbias / Beheko argazkia: MB Artxiboa / 2017ko apirilak 17, astelehena

 


Goikobalu abesbatzak Batzar Orokorra egin berri du bere egoitzan, Zerrajerako erlojuaren eraikinean.


Batzarkideek 2016ari dagokion balantzea, diru kontuak, Zuzendaritzaren berritzea,... aztertu eta onartu dituzte.


Zentzu honetan, aho batez onartu dute Juan Antonio Barriocanalek jarraitzea lehendakari gisa.

 

"Kargua uztea asmo nuen, baina batzarkide guztiek horrela adierazita, bertan jarraituko dut", azaldu digu.


Batzar Orokorrean ere 2017rako aurreikuspenak egin dituzte, eta agenda beterik daukatela azpimarratzekoa da, ikusi bestela:


Arrasate Musikalekin batera maiatzaren 6an arituko da, udaberriko Musikaldian, ohiturari jarraituz, San Frantzisko elizan.


Iñaki Maidaganen zuzendaritzarekin, Goikobaluko gizon-emakumeek bi kantu abestuko dituzte emanaldian.


Ekainaren 10ean Mozart-en Bezperak abestuko dituzte, eliza berean, eta hartara entseatzen dihardute honezkero.


Ekainean ere, Eskoriatzako San Pedro Jaietara gonbidatu dute, eta hala Ibarraundi Museoan kontzertua ematekoa da.


Udako merezitako oporren ostean, Goikobaluko lagun bat ezkonduko denez, bere taldekideek Arantzazun abestuko dute irailaren 23an.

 

595.Goikobalu2.25.Carmina.Burana (id: 9310723)

Bestalde, Luciano Pavarotti-ren heriotzaren 10. urteurrenaren harira, estatu espainiarrean zehar hainbat kontzertu ospatuko dira.


Antolatzaileek Arrasaten kontzertu bat egin asmo dute, eta Goikobalu bertan parte hartzekoa da, Ozenki elkartearekin harremanetan.


Urtearen hondarrean, Goikobaluk ohiko kontzertu solidarioa emango du, Harremanek antolaturik.


2018 urteari begira, meza kriolla bat eman asmo du Argentinako Opus Cuatro taldearekin. Argentinako talde honek 50 urte egingo ditu, eta ospakizunerako elkarrekin aritzea proposatu die.


Opus Cuatro abeslari profesionalak Arrasateko Parrokian arituak dira, Txorbela zortzikotearekin batera.

 

Antolakuntza ondo bidean badoa, kontzertua 2018ko apirilaren 24an ospatzekoa da.


Goikobaluk Huescan ere abestu asmo du, Elai abesbatzak egin bezala, eta harremanetan jarria da hango Kongresuen Jauregian zuzenean aritzeko.

 

Hori agendari dagokionez, baina Goikobaluk ere azaldu digu, "taldekideak adinean aurrera egiten ari garenez, mutil gazteak behar ditugula abesbatzan".

 

Azken urteetan hainbat neskek bat egin dute koru honekin, eta ondorioz "batez ere mutilak behar dira".

 

Oraingoz hutsuneak betetzeko, kantariak behar dituztenerako, Orfeoi Donostiarrarekin, Bilbokoarekin eta Iruñekoarekin akordioak eginak ditu Goikobaluk.

 

Oraintsu Tolosako orfeoi ohiko kantariekin ere hitzamena egin du. Horrela, "eurek kantariak behar dituztenean, gutako batzuk hara goaz eurekin abestera, eta guk behar ditugunean, haietako batzuk etortzen dira".


Oro har, kantariak falta direnez, Goikobalu harremanetan jarria da herriko beste abestalde batzuekin, "Txorbela otxotearekin eta Parrokiako Koruarekin". Izaskun Murgia elkarte lirikoarekin ere hitz egitekoa da.

 

"Gai honetaz hitz egiten jarraitzeko asmoa daukagu, denontzat positiboa izan daitekeelako".

 

Goikobalu Facebooken


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE