Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa” liburuaren aurkezpena
1936tik 1956rako memoria jasotzen duen liburua aurkeztuko da Kulturaten
Ekitaldi publikoa otsailaren 13an izango da, asteazkenean, 18:00etan. Intxorta 1937 Elkarteak azken hilabete hauetan egindako lana dakar liburuak.

  (id: 8480478)

 

Testua eta argazkiak: Arrasateko Udala / 2019ko otsailak 11, astelehena

 

2017ko irailean, Arrasateko Udaletxean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osaturiko Memoria eta Bizikidetza mahaiak, udalerrian 1936-1956 garaian gertatutakoaren memoria lanketa egiteko enkargua egin zion Intxorta 1937 Elkarteari. Azken hilabete hauetan egindako lana, “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ, Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa” liburuan jaso da.


Liburu honek, Intxorta 1937 Elkarteak hamarkadatan egindako lanketak, ikerketak eta bestelako liburuak izan ditu oinarri. Lan honek, Primo de Ribera-ren diktadura eta Monarkia erori zirenean, eta Errepublika ezarri ziren garaia hartzen du
abiapuntu historiko bezala. Bertan, besteak beste Udal artxibotan, probintzietako eta militar artxibotan, zein egindako beste lanetan jasotako informazio zehatzak eta
zabalak baliatu dira. Azpimarratzekoa da, urte luzeetan jasotako Arrasateko 43 emakumeren eta 61 gizonen testigantzak, gertakari haien lekukotza zuzenak. Euren
bizipen eta kontakizun anitzei esker urtetan pairaturiko indarkeriak Arrasaten izandako eragina jaso ahal izan da, bai eta herriko bizikidetzan izandako eragina
ere.


Beraz, liburu honen lanketa alderdi guztien arteko oinarrizko kontsentsuetatik abiatu den neurrian, etorkizunean Udaletxetik jorratuko diren memoria eta erreparazio politiken oinarria izan nahi du.


Deialdi honen bitartez, Memoria y Bizikidetza mahaiak datorren otsailak 13an, asteazkenean 18.00etan Kulturaten burutuko den Memoria partekatu baterantz liburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Bertan, liburuaren egileak diren Miren Altuna Recio eta Juan Ramon Garai Bengoak hartuko dute hitza.


Ekitaldiaren amaieran liburua eskuratzeko aukera izango da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE