Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Talde euskaltzaleak gutuna bidali die hautagaiei

Hautagaiei euskara jakitearen beharra nabarmendu die EHEk

Izan ere, Arrasaten euskararen erabilera %34koa da soilik. Talde euskaltzaleak ordezkari publikoei adierazi die "euskaldun eleanitzak izan beharko" dutela. "Horrela soilik izango baitira herritar ororen eskubideak babestuak".
595.Gutuna.Hautagaiei.ARRASATEKOEHE (id: 8621716)
BEHEKO TESTUA ETA GOIKO IRUDIA: ARRASATEKO EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ / 2019ko maiatzak 15, asteazkena

Hautagai agurgarria:

Hauteskundeak ate joka ditugun honetan Arrasateko Euskal Herrian Euskarazetik zorte ona opa eta, bide batez, eskari batzuk egitera gatozkizue.

Arrasateko egoera linguistikoa euskararentzat ez da batere positiboa. Hona Klusterrak
emandako azken datuak:
  • Euskararen ezagutza: %54,6
  • Euskararen erabilera: %34

Azken hamarkada hauetan euskararen egoera zenbait arlotan hobetu bada ere, egoerak oso kaxkarra izaten jarraitzen du, aurrez aipatutako datuak kontuan hartzen baditugu. Arrasateko EHEren kezka sakona da, euskararen normalizazioan egin beharreko jauzia luzatzen ari dela.

Diglosia egoera honetan dagoen gure hizkuntzak lehentasuna emango dion politika publiko bat behar du; eta konfiantza osoa daukagu zuen alderdi politikoak bide emango diola euskaraz bizi ahal izateko hautuari, udal politika zein herri ekimen desberdinen bitartez. Bide horretan, jakin ezazue gure elkartea alboan izango duzuela euskararen aldeko jauzia bultzatzen duten ekimenetan parte hartzeko.

 

595.Gutuna.Hautagaiei2.ARRASATEKOEHE (id: 8858905)

Ezin dugu ahaztu hizkuntza zapaldua dela geurea eta, horregatik, berebiziko garrantzia du udaletxean lan egingo duzuenon konpromisoak; normaltasunez euskaraz bizitzeari ateak irekitzeko.

Hauteskunde gauaren ostean zuek izango zarete geure herriko ordezkariak; eta, ulertzen dugu, gazteleraren ezagutzaren beharrezkotasun hori ere euskararen kasuan eman behar dela. Hau da, geure ordezkariak euskaldun eleanitzak izan beharko direla ezinbestean. Horrela soilik izango baitira herritar ororen eskubideak babestuak. Horrela bakarrik sortu baitezakegu Arrasate euskaldun eleanitz bat.

Arrasatearrok egin dugu geure hautua, euskaraz bizitzera goaz!

Eskerrik asko eta agur bero bat.

 

Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz

 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE