Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasateko Gazte Alternatiboen kofradia]
AGAKO Egunaren eta Apirileko Egitarauaren kartelak
Gaztetxetik bidalitako aurkezpena.

 (id: 8258844)

Testua eta kartelak: Arrasateko Gaztetxea. 2017ko martxoak 18, larunbata. 

 

Auzolana eta autogestioa. Horrek izan ziren duela 26 urte gure gaztetxea eraikitzeko oinarrizko printzipioak eta oraindik ere badira. Harrotasunez esan dezakegu Arrasten gazte mugimendua bizirik dagoela eta gazteok ere bizirik gaudela. Harrotasunez esan dezakegu gaur egun Arrasateko Gaztetxea oso bizirik dagoela, asteko egun guztietan biltzen baitira asanblada zein talde desberdinak, ideia, proiektu zein aldarrikapen berriak egiteko prest.

 

Horren harira antolatu dugu aurtengo gure urteurreneko egitaraua. 26 urte betetzearekin batera, berriagoak diren bi asanbladei eskua eman eta guztiok batera eraiki dugu apirileko hilabetea.

 

Lehenengo astea AGAKOrena, gazte asanbladarena, izango da. Ostegun horretan, hilak 6 “korrika-poteoa” antolatu dugu korrika Arrasatetik zapatu horretan pasako dela ospatuz. Ostiralean ordea, Tolosa eta Altsasuko gazteak etorriko dira hitzaldiak ematera, beraien egoeraren berri emateko.

 

Apirileko hirugarren astea Gorputz Askeen Asanbladari dagokiona da, “Pottogorriak” izenarekin ezaguna dena jada herrian. Feminismotik borrokan diharduen asanblada duela urtebete inguru sortu zen eta urte honetan indar asko hartzen hasi den asanblada da. Hauek antolatu duten egitaraua bi egunetara mugatuko da. Apirilak 21 ostirala 20:00etan zine foruma egongo da gaztetxean. “Fake orgasm” dokumentala ikusteko aukera egongo da eta hurrengo egunean, Apirilaren 22a, Pottogorrien eguna izango da.

 

Asanblada berriena aurten sortu dena izan da eta Guraso eta Haur Asanblada da hain zuzen ere. Apirilaren 26an hitzaldi bat antolatu dute Nahia Alkortaren eskutik, “haurraren loa 0-6 urte bitartean” izenburuarekin eta Apirilaren 29ean, zapatua, Txikifesta antolatuko dute gaztetxean.

Hilabete honetan ere Kooltur Ekintzak ostegunak kalitatezko kontzertuekin girotuko du gaztetxea. 7an Kabezafuegoren emanaldiaz eta 27an Estricallaren zuzenekoaz gozatu ahal izango da.

 

 (id: 8236927)Azkenik, Apirileko lehenengo asteburuan A.G.A.K.O eguna ospatuko dugu. Goizean 10:00atik 14:00tara artisauen azoka bisitatu ahal izango da Sebero plazan. 11:30atik 13:30tara Txatxilipurdi aisialdi taldeak umeentzako tailerrak jarriko ditu gune berean. 13:30atik 14:30tara “bizipoz” poteoa egingo dugu eta ondoren 14:3oetan kantu bazkaria egongo da. Tiketak 8€tara salduko ditugu langabetu eta ikasleentzat eta 10€ beste guztientzat Jai zale, Basati eta Iluntz tabernetan. Kantu bazkaria girotzen Erein eta Iusus Kraist taldeak egongo dira. Ondoren 18:30tan karro poteora joango gara guztiok, Martintxo Arakama egongo da kelan zehar pintxatzen eta azkenik gaueko 22:30tik aurrera Ziribulio Sound, Bad Sound Sistem eta DJ Miau egongo dira gaua girotzen. Guztiok ongi etorriak izango zarete!

 

Lagunartea, okupazioa, bizimodu alternatiboa eta aniztasuna dira, besteak beste, burura etortzen zaizkigun ideiak eta aldarrikapenak. Eta gure txikitasunetik lanean jarraituko dugu errealitate hau eraldatzeko asmoarekin. Horregatik, gogora ekarri nahi ditugu Kukutza, Kortxoenea, eta zapalduak izan diren beste zenbait gaztetxe, mundu gris eta ilun hau argitzen ari zirela isilaraziak izan zirelako, elkartasuna zuekiko. Baita ere, elkartasuna adierazi mendeku gosez ezarritako kartzela zigorrak betetzen ari diren euskal preso guztiei. Bereziki Josu Arkauz Arrasatearrari, 26 urte kartzelan daramatzalako eta jada etxean behar lukeelako. Eta mila eta bat esker 26 urte hauetan autogestioaz ilunak argitzen aritu zareten pertsona guztiei, arratoiek ez gaitxuzte jango!!

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE