Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Batzarra egin ondoren bazkaria ospatu du

Peña Bolística Arrasatek Santa Maiñako Txapelketa antolatu du

595.Santamaiña.Jaiak.19.1PEÑA-BOLISTICA-ARRASATE (id: 8503705)


Argazkiak: Peña Bolística Arrasate / Testua: Mondraberri / 2019ko ekainak 30, domeka


Santa Mainako jaiak gero eta hurbilago daude, eta aurten ere bolo txapelketa jokatuko da auzoko bolatokian, paseoaren ondoan.


Urtero bezala, Peña Bolística Arrasatek antolatu du lehiaketa, eta bertako kideek batzar bidez onartu dute aurtengo jaietarako egitaraua.


Horrela, txapelketa ireki hau uztailaren 13an eta 14an jokatuko da. Antolakuntzatik dei egiten dute "nahi duten guztiek parte hartu ahalko dutela, eta horretarako bertaratu behar dira Santa Maiñako bolatokira bi egun horietan goizeko 10:00etatik aurrera".

 

595.Santamaiña.Jaiak.19.2PEÑA-BOLISTICA-ARRASATE (id: 8532931)
Gainera, uztailaren 14ean barbakoa herrikoi bat ospatuko da arratsaldeko 18:30etik aurrera.


Aipatutako egitaraua Peña Bolística Arrasatek onartu du batzar bidez, eta ondoren bazkaria ospatu dute giro onean. Aupa Peña Bolística Arrasate!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE