Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Emakumeak dira langabetu gehienak (%50'3)

Maiatzaren Lehena: 1.300 arrasatear baino gehiagok ez du ogibiderik

> Datu ofizialen arabera, 712 pertsona daude lan barik zerbitzu sektorean. > Azpimarratzekoa da 50-54 urte arteko pertsona asko (156 pertsona) paroan daudela.

590.Olarte.Euritan.jpg (id: 8325418)


Testua: G.L.H. / Irudiak: INEM Gipuzkoa eta MB Artxiboa / 2011-ko Maiatzaren Lehena

 

Maiatzaren Lehenak langabeziaren arazoa salatu du, beste behin ere. Datu ofizialen arabera, 1.325 pertsona bizi ziren Arrasaten lan barik, duela hilabete bat, martxoaren bukaeran.

 

Horrek esan nahi du langile kopurua murriztu dela, azken hilabeteetan. Genero ikuspegitik, langabetu gehienak emakumeak dira (%50’33), baina nahiko parekatuta dago arazoa: Langabetuen %49’66 gizona da.

 

2008-tik aurrera, Arrasaten gizon gehiago egon da paroan, baina azken datuek erakusten dute 2008a baino lehenagoko egoerara itzuli garela. Hau da, langabetu gehienak orain emakumeak direla.

 

590.Paro.grafiko.11.03.A.jpg (id: 8371819)

 

Datu hauen jatorria INEMeko Gipuzkoako Zuzendaritza da, eta Arrasateko Udalak jakitera eman ditu.

 

Arrasaten langabezia-tasa orokorra %12’34-koa da. Beraz, paroak gero eta jende gehiago kaltetzen du. 2007-ko udan langabezia-tasa %5-ekoa zen.

 

Zerbitzu sektorean gogor jotzen ari da (712 langabe), baita industrian ere (412).
Kontuan hartu behar da industrian lanean ari ziren pertsona askok ogibidea galdu dutela, eta irtenbide gisa, zerbitzu sektorean lan egiteko prest agertu direla INEM-eko bulegoan.

 

590.Paro.grafiko.11.03.B.jpg (id: 8405052)

 

Era berean, kualifikazio gabeko langileak dira paroaren aurrean defentsa gutxien dutenak.

 

Adin-tarteari erreparatzen badiogu, langabeziak gehien kolpatzen ditu 35-39 urte arteko pertsonak. Nabarmentzekoa da 50 eta 54 urte artean dituzten 156 lagun paroan daudela Arrasaten.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE