Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lana eta konpromisoa beharrezko ikusten ditu

Mundukide gai izaten ari da proiektu berriak abian jartzeko

Interkooperazio proiektuetarako "lantaldea profesionaltasun handikoa" dela baloratu du. Mundukidek 2011-ko balorazioa egin du, eta 2012rako erronkak finkatu ditu.

Argazkiak: Mundukide / Testua: G.L.H. / 2012-ko otsailak 9, osteguna

Mundukide Fundazioak 2011-ko balorazioa egin du eta 2012rako erronkak markatu ditu.

Iazko interkooperazio proiektuei dagokienez, Mundukidek balorazio positiboa egin du:

Alde batetik, “bai garapen bai jarduera maila onak izan ditugu aurreko urteetatik lantzen ari garen proiektuetan”. Hauek dira lehendik lantzen dituzten proiektuak:

- Mozambikeko Marrupa, Montepuez eta Majuneko Programetan

- Brasilgo Paranako Programan, MSTrekin batera

- Kubako Holguingo Programan, Azukrearen Ministerioarekin batera

Mundukidek azpimarratzen du “programa horietako batzuek oso garapen positiboa” izan dutela “emaitzei eta lan bolumenari dagokienez”.

 

 

590.Munduk.Mozam.MUND (id: 8337457)
 

Batez ere Mozambikeko proiektuak: 2.500 pertsona baino gehiagorekin dihardugu lanean hiru proiektuetan”.

 

Beste batzuetan, berriz, Brasilen eta Kuban esaterako, hainbat zailtasun izan ziren iaz.


Ondorioz, zenbait jarduera eta emaitza atzeratu egin da. Urte bukaerarako, Brasilen arazoak onbidean zeuden eta lan erritmo onean zebiltzan berriro. Kuban, aldiz, Proiektuko arazoak normalizatu barik zeuden, baina gaiak desblokeatze bidean zeuden 2012an normaltasunez lan egin ahal izateko”.

Nabarmentzekoa denez, 2011an hango eta hemengo lagunek proiektu berriak abian jartzen ari dira:

- Alde batetik, Brasilen proiektu berri bat hasi da MSTrekin batera, Sergipeko estatuan, Brasilgo ipar-ekialdeko eskualde batean.

- Bestalde, 2012ko hasieran Mozambiken laugarren proiektu batekin hasteko azpiegitura muntatu eta antolatzea lortu da.

- Azkenik, analisi eta identifikazio lanak egin dira 2012an zehar Afrikako beste herrialde batean proiektu berri bati ekiteko.


Arrasateko egoitzan diharduen pertsona taldeaz aparte, iaz lankideen talde osoa aldatu zen “ordezkapenen eta lanean hasi berrien ondorioz. Aldaketa horiekin, baina, lankide horietako batzuk proiektu batetik bestera pasatzea lortu da eta lehenago gurekin beste proiektu batzuetan lan egindako pertsona batzuk berriz geureganatu ditugu”.

 

Horri guztiari esker, 2011ren bukaeran ohartu gara bai lankidetzan bai gure proiektuetan eskarmentu handia daukan pertsona talde bat dugula gurean; pertsona horiek, gainera, inplikazio eta konpromiso maila altua daukate eta gurekin hainbat urte egoteko prest daude”.

Gainera, 2011n antolamenduaren kulturarekin lotutako aspektuak landu ditu Mundukidek:

  • Genero ekitatearen aldeko hausnarketa amaitu da
  • Gestioari eta lan tresnei buruzko barne prozesuak garatu dira
  • ...

 

2011. urteari profesionaltasun handiko pertsona talde batekin eman diogu amaiera, izan ere, esperientzia handiko taldea da, ondo antolatua eta gure misioarekin konprometitua, eta horixe da, gure ustez, proiektuen eta Mundukideren arrakastarako funtsezko oinarria”.

Mundukidek ez ditu ahaztu bere 30 boluntarioak, eta ildo horretan sakondu gura du: “2012rako helburu bat boluntarioen parte hartzea hobetu eta handitzea da”.

Mundukideren jardueraren finantzaketari dagokionez, “krisi egoera eta Herri Administrazioan izandako murrizketak gorabehera, 2011. urtea ez dugu gaizki bukatu”.

Gainera, “krisi testuinguru honetan proiektu berriak abiarazi ahal izan ditugu, eta horrekin erakutsi dugu, duela urtebete esan genuen bezala, iragan urteetan inbertitutako denborak eta diruak fruituak eman dituztela”.

Mundukidek eskertu ditu lankidetzan diharduten kooperatibak: “Beren konpromisoari eutsi diote 2011n zehar, izan ere, kooperatiba guztion artean 400.000 eurotik gora jarri dute, gogoan ditugun azken urte oparoetan baino askoz ere gehiago erlatiboki”.

Hortaz gainera, “GGKE laguntzaileei, norbanakoei eta Mundukidek egindako diru laguntzen gestioari esker, urtea jarduera guztiei eutsiz eta egoera ekonomiko positibo batekin bukatzea lortu dugu”.

Baina 2012a “larriagoa izan behar da finantzaketari dagokionez. Gure egoera ona bada ere, testuingurua erabat aldatu da diru laguntza publikoak eskuratzeko aukerei dagokienez, eta gaur egun laguntza horiek dira proiektuak finantzatzeko funtsezko oinarria”.

 

590.Munduk.Bras.MUND (id: 8533276)

Ildo horretan, “Garapenerako lankidetzako aurrekontuetan izandako murrizketen ondorioz, eta autonomia erkidego askotan halako funtsak desagertzearen ondorioz, ikusten da 2012ko agertokia guztiz konplexua eta lehia handikoa izango dela”.

Egoera honen aurrean, 2012an ere “gogor lan egitea eta kausa honekin konpromisoa hartzea beste erremediorik ez daukagu. Lan eginez, datozen urteetan erronkak eta egoerak gainditu ahal izango ditugula uste dugu, eta hala, gure misioa bete eta planeta honetako behartsuenei laguntzen jarraitu ahal izango dugu. Honek guztiak merezi duela uste duten erakunde eta pertsona guztien konpromisoa bizirik mantenduko dela espero dugu”.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE