Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

“Koltxoneta hegalaria”

Isei Barbero / Argazkiak:  Fernando Zufiria / 2014ko urtarrilak 10, astelehena

 

300 (id: 982861)Jakinekoa da egunotan gurean den denboralea, ez bakarrik Kantauriko kostaldean, baita barnealdean ere.  Horren adierazgarri da Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldeko kide Fernando Zufiriak, “koltxoneta hegalaria” titulupean, bidali digun argazkia.  Bertan Mojategiko pistan dagoen koltxonetetako bat ageri da, haizearen eraginez instalakuntzetako sarreran agertu dena. 

 

Izan ere, gaurkoan hotza bakarrik ez, haizea ere izaten ari da nagusi gurean.  Goizeko 11:00ak baino minutu batzuk lehenago Euskalmeteko estazioak haizearen eguneko abiadura maximoa erregistratu du, 61,4 kilometro/ordukoa.  Zapatuan ere gogor jo zuen haizeak, 41,3 kilometro/orduko maximoarekin, eta atzo kopuru hori 34,3koa izan zen.  Testuinguru honetan, eta Zufiriak berak dioen moduan, “eskerrak sarrerako hesia hor zegoela, bestela errekak egunotan daraman indarrarekin agian orain Debako hondartzan egongo litzateke”.

 

Bihar –asteartea- goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldeko haize bizia ere ibiliko dela iragarri du Euskalmetek , bolada gogorrekin. “Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta baretu egingo da, eta egunaren amaieran hego-mendebaldetik sartuko da berriro”. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko direla diote, eta maximoak gutxi igoko dira. Euren esanetan, izotz txikia egiteko probabilitatea “txikia” izango da.

 

Prezipitazioei dagokionez, euren iragarpenen arabera “goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta gainontzeko orduetan hodeitsu edo oso hodeitsu”. Goizaldean zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea handia izango dela diote, “eta goizetik aurrera zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak”.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE