Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ointxek uda kanpusak antolatu ditu Arrasaten zein Orion
Ekainaren 26an hasiko da saskibaloira eta aisialdirako denborara zuzendutako udalekua eta 8 eta 13 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte. Orion astebeteko egonaldia burutuko dute uztaila partean.
 (id: 8138150)
Testua: Ibai Trebiño / Argazkia: MB / 2016-04-29
 
Saskibaloiaren jarduerak ez du etenik Arrasaten, eta saskibaloiaren gorakadak bizi duen momentu ona sustatu nahian, udaleku berezia antolatu du Ointxe saskibaloi taldeak.

Josu Larreategiren gidaritzapean, aisialdirako denbora eta saskibaloira zuzendutako astebeteko saskibaloi kanpusa burutuko da Iturripen Ekainaren 26an hasita Ekainaren 30era arte, eta 8 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat zuzenduta dago. 

Izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik eta matrikularen salneurria 110€eurokoa da kanpusean bertan bazkaltzeko asmoa dutenentzat eta 60€ etxera bazkaltzera joateko hautua egiten dutenentzat.

Arrasaten bakarrik ez, Orion ere kanpusa burutuko da
 
Orion ere kanpusa antolatu du Ointxek. Josu Larreategiren gidaritzapean, saskibaloia eta multikirola uztartuko dituen astebeteko egonaldia egingo dute eta saskibaloiaz aparte, hondartzako ekintzak eta beste aisialdiko ekintzak egiteko aukera izango dute saskibaloi zale gazteek.

Bi txandatan banatuko da kanpusa, Uztailak 11tik 16ra eta Uztailak 18tik 23ra, eta DBH2,DBH3 eta DBH4 ikasurte bitarteko neska mutilek izango dute aukera bertan parte hartzeko.

Matrikulak 270€ balio du.

Izena emateko edo bestelako informaziorik behar ezkero, Ointxekin harremanetan jarri zaitezkete 688.634.486 telefonoaren bidez edo ointxe@ointxe.com-ra korreoa idatziz.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE