Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aitor Fernandez gaztea, Athletic-entzat UEFA Europa Liga-rako sarbide bihur litekeen partiduko 20 jokalariren artean
Atezain arrasatearra gainontzeko jokalariekin batera Suitzan da dagoeneko bihar Bernan Young Boys-en aurkako norgehiagoka jokatzeko.

Mondraberri, 2009.08.05

 

Atezain arrasatearra gainontzeko jokalariekin batera Suitzan da dagoeneko bihar Bernan Young Boys-en aurkako norgehiagoka jokatzeko. Eguerdiz lur hartu dute bilbotarrek jarraitzaile batzuk eta hamar bat kazetarirekin batera.


Joaquín Caparrós entrenatzaileak bertara eraman dituen 20 jokalariren artean Aitor Fernandez arrasatearra dago.  Ez da norgehiagoka erraza izango biharkoa, joaneko partida galdu egin baitzuen Bilbon Athletic-ek (0-1), eta garaipena lortu ezean UEFA Europa Liga jokatzetik kanpo geratuko da talde txurigorria.


B zerrendaren barne joan da Aitor, berez Athletic-en filial taldean dauden jokalariei erreserbatua.  Hala eta guztiz ere, ezin da baztertu Aitorrek jokatzeko minutu batzuk izatea. ETB-1 katean ikus ahal izango da partidua Stade de Suisse-etik arratsaldeko 19.30-etatik aurrera.


Hauek dira entrenatzaileak aukeraturiko 20 jokalariak: Iraizoz, Armando, Aitor Fernandez, Iraola, Castillo, Amorebieta, Aitor Ocio, Ustaritz, Llorente, Toquero, De Marcos, Susaeta, Yeste, Javi Martinez, Muniain, Iturraspe, Gurpegi, Koikili, Orbaiz eta Etxeberria. Hauetariko 2 ez dira aulkian izango.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE