Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta kartela: Udala]

Maritxu Kajoi egunerako, indarkeria matxistei aurre egiteko baliabideak

Jadanik ate joka dugu Maritxu Kajoi eguna. Aurten, San Juan jaietan hasitako bideari jarraituz, Berdintasun Sailaren, Arrasateko Mugimendu Feminista, Txosna gunea eta Maritxu Kajoi Komisiñuaren elkarlanari esker, jaietan eman daitezkeen indarkeria matxistei aurre egiteko baliabide berriak eskura izango dituzte arrasatearrak, bide honetan urrats bat gehiago emanez.

400.Eraso.Sexisten.Aurrean.UDALA (id: 8163820)


TESTUA ETA KARTELA: UDALA / 2019ko urriak 1, asteartea

 

Aurten, urriaren 4tik 5era arte 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko dira. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.

Bestetik, urriaren 4an, Maritxu Kajoi egunean, indarkeria sexistarik gabeko gunea kokatuko da Arbolapetan egongo den karpa batean, arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00ak arte. Bertan, indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakume eta neskak artatzen. Gune honek indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasoko ditu. Horretaz gain, elkartasun eta babes espazioa izatea du helburu.

Azkenik, Indarkeria Matxistarik gabeko jaien aldeko aldarria eginez agurtzen gara.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE