Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erronka handi baten aurrean

MU saskibaloi taldea igoeraren bila


Mondraberri, martxoak 5

Lehen fasean lortutako emaitza ezinhobeak ikusita, arrasatearrek EBAn (Espainiako amateur mailako saskibaloi ligan) postu bat bereganatu ahal izateko aukerak dituzte. Baita,  igoerarako txartela lortzeko aukera ere. 

 

Orain artekoan taldearen martxa bikaina izan da. Aurreko denboraldietan bezala, arrasatear taldeak baldintza ezinhobeetan  igoerako fasean barneratzea lortu du.Ez da erraza izan taldearentzat: jokalariek jasandako lesioek eta zenbait jokalariren lan arazoek asko baldintzatu baitute entrenamenduetako lan erritmoa. Hala ere, zenbaitetan, taldeko beteranoei esker eta beste batzuetan, gazteenen trebetasunari esker, taldeak konpromisoen %99a aurrera ateratzen jakin du.

 

500.saskibaloia.igoera2 (id: 8228904)

 

Gisa berean, aipamen berezia merezi dute, taldean protagonismoa bereganatzen joan diren hainbat jokalarik: Antxon, Aitor, Imanol, Mikel eta Atxa. Guztiek ere, Iñakiren lan metodoa bere egin dute eta ondorioz, lehen faseko garaipenetan ekarpen garrantzitsuak burutu dituzte. Apaltasunez eta konstantziaz pixkanaka pixkanaka euren lekua aurkitu dute taldean.

 

Eskarmentu handieneko jokalariei dagokionez (Alarcia, Gamarra, Mallaba, Iki eta Kintana), adierazi, beraien kirol ibilbideko momenturik hoberenetako batean daudela.

Guzti hau dela eta, arrasatearrak lehiaren zatirik garrantzitsuenari aurre egiteko prest aurkitzen dira,  sasoi onean eta gogo aldarte onarekin.

 

500.saskibaloia.igoera (id: 8176764)

 

Era berean, aipatzekoa da Igor Peñak taldeko lanari eskaintzen diharduen ahalegin gehigarria. Bere jokatzeko modua guztiz bat dator taldearen izaerarekin.

Honako EBA ligara jauzia emateko urtea izan daiteke eta honenbestez, denbora luzez lortu nahi izandako helburua erdiesteko momentua.

 

Sail teknikotik Debagoieneko saskibaloi zaleei dei egin nahi diete partiduetara joan daitezen, modu honetan, jokalariei beharrezkoa izango zaien babesa emateko eta horrela, igoera lortzeko.

 

www.ointxe.com

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE