Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Badatoz Zarugaldeko jaiak

Egun osoan zehar, adin guztitarako ekitaldiak antolatu dituzte


Testua eta argazkiak: Mondraberri,  abuztuak 30, ostirala.  
 
Arrasate erdialdeko kale honek bere jaiak ospatuko ditu zapatu honetan eta arrastear ugari bertara urbiltzea espero da. Zarugaldeko jaiak uda bukaerako jai klasikoak bilakatu dira azkenengo urteotan eta gero eta jende gehiago animatu izan da eguna bertan pasatzen.
 
Gazte zein helduei zuzendutako ekintzak egongo dira egun osoan zehar, goizetik hasita.  12:00etan joko duten txupinazoarekin batera, gaztetxoendako jolasak egongo dira Zarugalde kalean.
 
Eguerdi partean nagusiek hartuko dute lekukoa, 13:00etatik aurrera ospatuko den triki-bertso poteoarekin. Honen ostean, arratsaldeko 16:00etan, mus eta partxis txapelketak egongo dira.  Hauetan izena emateko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu etea txapelketa hasi baino lehen eman behar da izena.
 
Honen ostean, arratsaldeko 18.30etan hain zuzen, ‘Zuk ein, zeuk jan’ merienda antolatuko da (janaria bertan egongo da) 18:50etan berriro ere gaztetxoek ongi pasatzeko parada izango dute, kasu honetan bonba japoniarrekin. Hauek jaurti ostean, 19.00ak aldera Lore Gazteak dantza Taldea emanaldia eskainiko du  eta giroa alaituko du Zarugalde kalean.
 
19:30tan, berriz, txistulariek giroa alaituko dute euren doinuekin, eta ziur asko bizilagunak dantzan jarri ere.
 
Azkenik, egunari amaiera emateko, bizilagun guztiek auzo-afaria ospatuko dute.  Mahai inguruan 21:30etatik aurrera bilduko dira.   Ondoren, 23:00etan hasita, AZ-Gaubelak dantzaldia antolatu dute kale osoa dantzan jartzeko. Gauerdian zezen-suzkoa egongo da.
 
(id: 8104746) 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE