Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Goiak eta Urkolak ere deklaratu dute lekuko bezala

Apraizek deklaratu du 'Bidegi' kasuan, 30 milioi euroren inguruan

Luis Mari Apraiz arrasatearra (EAJ-PNV) 2011n, Aldundiko Errepide Zuzendaria zen. Epailea ikertzen dabil ea 2011ko Aldundiak diru publikoko 30 milioi € ordaindu zituen, egin ez ziren obra batzuen truke.

595.Luis.Mari.Apraiz.EAJ-PNV (id: 884597)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko irailak 13, ostirala

 

'Bidegi kasua' ikertzen dabil ea, Arrasate eta Araba arteko autopista tramuaren harira, Aldundiak 2011n diru publikoko 30 milioi € ordaindu zituen ustez egin ez ziren obra batzuen truke.

 

Epailea ikertzen ari da ea Gipuzkoako Foru Aldundiak, EAJ-PNVk gobernaturik, diru publikoa bidegabeki erabili zuen eta dokumentuak faltsifikatu zituen. 

 

Eneko Goia, egungo Donostiako alkatea, 2011n Errepideen diputatu forala zen. Orduan ere Luis Mari Apraiz arrasatearra Aldundiko Errepideetako zuzendaria zen.  

 

EH Bilduk, Aldundiko gobernuan ziharduela, autopistako eraikuntzei buruzko diru kontuak sakonki ezagutu zituen, eta 2014an bi salaketa kriminal aurkeztu zituen:

 

Diru publikoa bidegabeki erabiltzea eta dokumentuen faltsifikazioa Arrasate-Eskoriatza autopista tramuari dagokionez eta Isuskitzako tunelari dagokionean. 

 

Gaur goizean alderdi jeltzaleko bi kargu horiek eta Felix Urkolak, orduko beste kargu batek, Azpeitiko Epaitegian epailearen aurrean deklaratu dute, lekuko bezala.

 

Epaileak eta akusazio partikularrak parte hartu dute bertan ere, ez ordea Ministerio Fiskaleko ordezkariak. Urkolaren eta Apraizen deklarazioen inguruan ez da ezer jakitera eman.

 

Akusazio partikularrak, saioaren ostean, epaitegitik irtetean jakitera eman du Goiak galdera askori erantzun diela "ez dut gogoratzen" esaldiarekin.

 

Goia epaitegitik irten denean adierazi du galderei "naturaltasun osoz" erantzun diela, eta "kontzientzia erabat garbi" duela.

 

'Bidegi' kasuak 5 urte egin ditu orain arte, aurrera jarraitzen du, eta baliteke 2022ra arte luzatzea. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE