Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Guztion ongizatea bermatzen duen eredu ekonomikoa izango dute hizpide Kulturaten
Datorren astelehenean, maiatzak 5, Paco Alvarezek hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Honetaz gain, hurrengo egunean “Mercados de Futuros” izeneko ikus-entzunezkoa pantailaratuko dute 20:30ean Amaia antzokian.
Isei Barbero / 2014ko apirilak 29, asteartea

 

300 (id: 8045523) Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Paco Alvarezek “Ekonomia, guztion ongizatea eta bidezko merkataritza” izeneko hitzaldia eskainiko du Arrasaten.  Hitzordua maiatzaren 5ean izango da, astelehena, arratsaldeko 19:00etan hasita eta Kulturateko areto nagusian.  Sarrera doakoa izango bada ere, antolatzaileek aditzera eman dute borondatezko diru-ekarpenak egiteko aukera egongo dela, eta biltzen duten diruarekin hitzaldia antolatzeak suposatzen dituen gastuak ordainduko dituztela.

 

Konferentziaren helburua hiru kontzeptu horien inguruko hausnarketa bat egitea izango da, gure artean geroz eta indar eta aliatu gehiago hartzen ari den Mugimenduaren ikuspegitik:  Economía del Bien Común”, diote antolatzaileek.  Zentzu honetan, herritar guztiei luzatzen diete gonbidapena Kulturatera gerturatu eta Paco Alvarezen testigantzak entzuteko.  Honetaz gain, maiatzaren 6an, hitzaldi honekin lotura duen proiekzioa ere pantailaratuko dutela aurreratu dute, “Mercado de Futuros” izeneko ikus-entzunezkoa.  Kasu honetan hitzordua arratsaldeko 20:30ean izango da Arrasateko Amaia antzokian.

 

Francisco Alvarez Molina Ekonomian aditua da, izan ere, Pariseko Burtsako presidenteorde kargua bete izan du.  Honetaz gain, Valentziako Burtsa eta Inbertsio Bankuko zuzendari ohi ere bada, hala nola ONU-ko aholkulari sozioekonomikoa.  Gaur egun Etica Patrimonios EAF-ko presidentea izateaz gain, “Guztion Ongizatea bermatzen duen Ekonomia”ren defendatzaile sutsua ere bada.

 

Esan bezala, bi ekimen hauek Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundea antolatu du, beste eragile batzuen laguntzarekin:  Mundukide, Lanki Institutua, Arizmendiarrietaren Lagunak eta Elkarhezitzen.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE