Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
HAU EZ DA HERRIAREN EKONOMIA INDARTZEKO BIDEA
Arrasate Aurrera herritar hautagaitzaren adierazpena, EHBilduren "bertako ekonomia indartzeko neurrien" harira.

Testua: Arrasate Aurrera / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko maiatzak 16, osteguna

 

Sinesgarria da EHBilduk “bertako ekonomia” indartzeko hauteskunde kanpaina honetan egin duen proposamena? Ez dugu ahaztu behar Ezker Abertzaleak Arrasateko udalean agintea izan zuen denboretan egindako ekimenak: Legarreko Pabelloian zeuden enpresak bertatik atera, batzuk beste udalerri batzuetan kokatu behar izan zutelarik, eta orain eraikin hori hutsik dago. Osina inguruko industria eremuan ere baldintza gogorrak eta neurri gabeak ezarri bertako lantegiei …


Zenbat traba jarri zien bere garaian Ezker Abertzaleak bertako enpresa txikiei? Alde Zaharrean “malgutasuna” planteatzen dute oraingoan. Baina denok dakigu Ezker Abetzalea oso malgua izan dela bere inguruko ostalariekin eta aldiz oso zorrotza bere sokakoak ez direnekin.


Hasiko gara aipatzen irisgarritasun baldintza minimoak betetzen ez zuten lokalei emandako baimenak, edo lokal askori huskeria bategatik ukatutako lizentziak? Bestalde Eurak izan ziren, funtsean ez dutelako ezer ulertzen eta ez dutelako Mondragoe maite,
Arrasateko Alde Zaharrari hainbeste kalte egin dion PERaren egileak. Eurak izan ziren dinamismoa eman ziezaioketen lurrazpiko aparkalekuak pribatizatu zituztenak. Eurak izan dira Arrasatek urbanistikoki daukan tonu gris eta triste horren sustatzaileak. Eurak izan dira araudiaren interpretazio maltzurrarekin hainbat taberna eta negozio itxi arazi dutenak.


Beraz, bere jarduera historikoa aztertu ondoren ez da handia EHBilduren proposamenek izan dezaketen sinesgarritasuna. Baina hala ere aztertu dezagun ea zerekin datozen oraingoan:


1.- Ostalaritza eta Merkataritza indartzeko proposatzen dute Udalak emango dituen lanpostuak kalitatezkoak eta duinak izan behar dutela. Agerraldi honetan ez dira ausartu benetan egin behar dutena esaten baina aurreko batean argi esan zuten Merkataritza eta Ostalaritza Kontzejalia bat sortu nahi zutela. Kalitatezko enplegu horiek sail horretako funtzionarioentzat izango direla alegia.


2.- Etorkizuna Giltza Programa garatzea. Euren inguruko enpresa bati txosten bat enkargatzea, hain zuzen, gero inork irakurriko ez duena.


3.- Turismoaren inguruko plan bat egin( hau da diru gehiago inork irakurriko ez duen txostenak egiteko) . Kirolen inguruko turismoarena batez ere BTTaren ingurukoa , Lezetxikiko interpretazio zentroa, balizko industria museoak … Enplegua sustatzeko ostalaritza eta merkataritza “uztartzea”… Bueno, Zentzugabekeria eta ganoragabekeria zerrenda honekin jarraitzeak ez du merezi.


4.- Aurpegia gorritu barik ausartzen dira esaten aurreko legealdian Azokarako Proiektu bikaina egin zutela. Proiektu hori BAGARAra dirua emateko/desbideratzeko mekanismo bat baino ez zen izan. Eta azoka ez zuten ezertan hobetu ez eta bertara doazen inguruko baserritarren egoera ere.


Bide batez Maider Morrasi galdetzen diogu ea zenbat diru bideratu zuten Azokako egitasmo horretara.


Bestalde Arrasate Aurrerak, erabat sinesten du mondragoetarron erabateko berdintasunean eta ez dugu onartzen EHBilduk udalaren azpikontratuetan jarri nahi dituen baldintza sexistak (13 azpikontratuetatik 7 emakumeak izatea).


Laburbilduz: EHBilduk agintea lortzen badu justifikaziorik ez duten funtzionarioekin gehituko du Udaleko enplegatu kopurua, eta txostenak enkargatuko ditu “ez dakigu zer” aztertzeko.


Adi arrasatearrok: hau ez da herriaren ekonomia indartzeko bidea.

 

 (id: 8054852)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE