Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
BNI Aukera Debagoienak 2 urte bete ditu

"BNIko partaideek 1'6 milioi € fakturatu dituzte bertako lanen ondorioz"

Enpresa sare honek 99 bilera egin ditu, eta gaur urteurrena ospatu du Garaian, besteak beste, Alberto Iñurrategi alpinistaren hitzaldi batekin.
590.Idurre.AlbizuBNI (id: 9652227)
Testua: mondraberri.eus / Argazkia: BNI Aukera Debagoiena  / 2019ko urriak 25, ostirala 
 
 
2019ko irailaren 29an BNI Aukera Debagoienak bi urte bete zituen martxan. Sustatzaileek adierazi dutenez, bi urte hauetan:
  • 99 bilera egin ditu
  • 185 bisita hartu ditu
  • 1.468 erreferentzia trukatu ditu
Proiektu honekin bat egitea erabaki zutenek "1.661.600 € fakturatu dituzte bileren, bisiten, erreferentzien eta egindako lanaren ondorioz, eta hau guztia ospatzeko unea heldu da".
 
Izan ere, ekimen mota hauetan, "bi urte betetzea heldutasunera heltzea da. Ibilbide
bizia eta aberasgarria izan da orain arte, eta orain hausnartu behar da hurrengo atala
irekitzeko".
 
Lantalde honetan parte hartzea erabaki zuten gehienek "senarekin jokatu zuten, norbere
susmoei jarraituz, bisitan etorri zirenean ezagutu zituztenak behatuz, erabakiaz espero
zezaketenari buruzko ziurtasunik gabe".
 
Parte-hartzaileak "pozik daude lortu dituzten emaitzekin, ostiralero lan-mahaia partekatzen dutenekiko konpromisoa hartu dute, eta uste osoa dute tresnaren funtzionamenduarengan".
 
Horren arabera, "100. eta 101. bileretara helduko diren pertsonek osatzen dute BNI Aukerak sortzen duen balioaren froga fidagarriena".

Horrela, "taldearekin bat egiten duten pertsona berriek erreferente bat dute orain,
norbere burua islatzeko ispilua, beste batzuk egin duten eta emaitza-bermeak ematen
dituen ibilbidea, hasieran emandako zenbakietan ikus daitekeenez. Zenbakiok astero
gogorarazten ditugu bileretan helburua gogoan izateko".
 
BNI Debagoienak adierazi duenez, "bat egitea erabaki ez dutenek ere astero ikusten dute lagunek edo ezagunek BNIren izenean deitzen dietela beste taldekide bati elkarrizketa bat errazteko. Pertsona hauek, hala ere, batzuetan ez dakite jasotzen dituzten deiak ez direla egiten norberaren mesederako; kasu horretan, ziurrenik ez genuke deituko".
 
Dei hauen helburua "BNIren 'Givers gain' edo elkarrekiko laguntza filosofiari jarraituz, beste taldekide bati laguntzea da, eta aurretik ematea geroago jaso ahal izateko, BNI Aukera komunitatea sendotzea guztiok hobetzeko asmoz".
 
Horrez gain, "pertsona askok ez dakite ezta ere, zenbatu eta neurtu daitezkeenaz gain,
beste helburu batzuetara ere iritsi direla. Batzuetan, aurrekoak baino ia baliotsuagoak
dira, baina, neurgarriak lortu izan gabe, ezingo lirateke azken hauek lortu:"
 
"Helburu pertsonalez ari gara, gaitasun profesionalei dagozkien helburuez. Pertsona asko, BNIn sartu aurretik, ohituta zeuden ia bakarrik lan egitera", eta "apenas ez zuten konfiantzazko pertsonarik esperientziak partekatzeko".
 
Ondorioz, "jendaurrean hitz egiteko gaitasuna garatzeko aukerarik ez zuten izan, eta ibilbide honetan egiaztatu dute gaitasun hori garatu dutela eta bere bizitzako eremu guztietan segurtasun handiagoa dutela".
 
BNIko "kide askok aipatu dute konfiantzazko laguntzaile-sarea sortu dutela, merkatu
orokorrean aurki daitekeena baino harreman eta parte-hartze maila handiagoa
duelako. Horrez gain, aipatu behar dira baita ere taldekideen artean sortzen diren
aukerak enplegagarritasuna, lankidetza, ikaskuntza eta ekintzailetzari dagokienez".

BNI enpresa sareari esker, "ehunka enpresarekin jar gaitezke harremanetan sareko
kideen bitartez, bai Debagoienan bai Euskadi osoan, baita nazioarteko merkatuetan
ere, non BNI dagoeneko ezarrita dagoen".
 
Mundu mailan "BNIk 200.000 kidetik gora ditu 70 herrialdetan dituen 8.000 lantalde baino gehiagotan. BNIko kideek marketinaren arloko lantalde gisa jarduten dute elkarrekin gainerako taldekideentzat negozio-erreferentzia kualifikatuak sortzeko asmoz".
 
Horrela, "erreferentzia horietako askori esker, bezero berriak lortzen dituzte kideen enpresek. BNIko kideek 9 milioi erreferentzia eta 10.500 milioi eurotik gora sorrarazi zizkieten euren enpresei mundu osoan zehar. BNI Espainiak 199 talde eta 3215 kide aktibo ditu".
 
Gaurko ospakizunak "bildu nahi izan ditu aipatutako zenbakiak ahalbidetu dituzten pertsonak, BNI Aukerari buruz gehiago jakin nahi dutenak eta talde handi honekin une berezia ospatu nahi dituztenak".
 
Ospakizuna Garaia Parke Teknologikoan egin da, Oihan Vegak aurkeztuta. Bergararrak ere 'Networking dinamika' hitzaldia eman du, baita Alberto Iñurrategi alpinistak 'Bidea da gailurra' ere.
 
Idurre Albizuk, BNI Aukera Debagoieneko zuzendariak ere hitza hartu du, eta lunch batekin eman zaio amaiera ekitaldiari.
 
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE