Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Musika, magia, luncha,... izan dira

Umorez eta jendartean inauguratu da AEKren egoitza

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 12, osteguna

 

AEKko langileek prestaturik, atzo arratsaldean egoitza berriaren inaugurazioa ospatu egin zen.

 

Ekitaldira euskararen inguruko ordezkari ugari bertaratu ziren, besteak beste, AED, Arrasateko EHE, Goiena, Udal-euskaltegi, Arrasateko Udal, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako,... ordezkariak. Baita euskaltegiko irakasle eta ikasle ohiak ere.

 

Ekitaldiaren hasieran Maialen Erostarbek eta Xabier Betzuenek aurkezpen-lanak egin zituzten. Ondoren, Mertxe Mugikak, AEKren koordinatzaile orokorrak, esker oneko hitzak izan zituen.

 

Inaugurazioan AEKko irakasleek musika eta kantua jarri zituzten, Josu Zubia irakasleak gitarrari eraginez. Bertaratutakoak ere abestera animatu ziren.

 

Ondoren, Imanol Ituño magoak ikuskizuna plazaratu zuen, eta hainbat herritar ikuskizunean parte hartzera animatu ziren.

 

Ekitaldiari amaiera emateko, herritarrek egoitza berria bisitatzeko aukera izan zuten, baita lunch goxo batekin gozatzeko ere. Euskaltegia jada zabalik dago. Osasunez urra! 


Galeria de fotos







EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE