Testua, argazkiak eta bideoa: Marijo Simon. Kurtzetxikiko argazkia eta bazkariarenak: Antolakuntza. 2019ko azaroak 30, larunbata.
Mondravember taldeak amaiera emango die hilabete honetan egindako ekitaldiei gaur ospatzen ari diren Movenber Egunarekin. Goizeko 8:30ean eman diote hasiera Mondravemberreko kideek egitarauari Kurtzetxikira egin duten irteerarekin.
Ondoren, eguerdiko 12:00etan Bertso Triki poteoa egin dute alde zaharrean, eta ohikoa denez, Mondravember argazkia familia egin duten. Eguraldi txarrak eraginda aurten argazkia Kulturateko klaustroan egin da, baita ere, aprobetxatu dute bertso saio txiki bat egiteko. Indarrak berritzeko Txalaparta elkartean bildu dira bazkaltzeko 55 bat lagun.
Arratsaldean berriz, eguraldiaren baimenarekin, umeentzako puzgarriak izango dira 16:30tik aurrera Seber Altube plazan. Ostean, eta egunari amaiera emateko, La última bala, Paul Casal bakarlariak eta Repelencia taldeak kontzertua eskainiko dute. Azken unean Korkones taldeak karteletik jauzi da.