Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urriaren 27an, igande goizean
Oñati-Arrasate lasterketak eragina izango du ibilgailuen trafikoan eta bidegorrian
Lasterketak Elorregi auzotik datorren bidegorrian zein herri barruko ibilgailuen joan etorrian eragina izango du.

 (id: 816683)Testua: AED. Argazkia: Google Maps. 2019ko urriak 24, osteguna.

 

Datorren domekan, urriak 27, Oñati-Arrasate herri lasterketak herriko kaleak zeharkatuko ditu.

 

Hori dela eta, antolatzaileok zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu herritarroi, lasterketak Elorregi auzotik datorren bidegorrian zein herri barruko ibilgailuen joan etorrian eragingo duelako.

 

Batetik, Gipuzkoako bidegorri sarearen Oñati-Elorregi eta Elorregi-Mojategitarteak itxita egongo dira lasterketak iraun bitartean. Hau da, 11:00etatik 12:30ak arte.

Bestalde, ibilgailuen trafikoan ere zenbait mozketa eta aldaketa egingo dira. Lehenengo Oñatin, non Kale Zaharra eta Otadui Obispoa kaleetan trafikoa etengo den 11:00etatik 11:30ak arte gehienez ere eta ondoren Arrasaten, non Gipuzkoa etorbidea itxita egongo den, lasterketak alderik alde zeharkatuko duelako.

 

Hala, lasterketa Arrasatera  sartuko da gutxi gorabehera 11:15ean, Eroski atzealdeko bidegorritik; San Isidron Gipuzkoa etorbidea hartuko du eta Maalako biribilgunetik erdialdera sartuko da. Maalako errebaletik Seber Altube plaza igaro eta Olarte kalera joan eta etorri egin ostean, Erdiko kaletik berriro Herriko plaza nagusian bukatuko da, 12:30ean, beranduenik ere.

 

Hori dela eta, Gipuzkoa etorbidera irteten diren kale guztiak (Elkano kalea, Joan Bengoa, Errando Gebara, Etxagibel Notarioa, Oñati kalea, Osiñaga, Deba etorbidea, Obenerreka eta Grupo San Juan) itxita egongo dira lasterketak irauten duen bitartean. Gainera, Deba etorbidea itxiko da Nafarroa etorbidearekin bat egiten duen lekuan, Obenerreka kalea Legargain kalearekin bat egiten duen lekuan eta Otalora Lizentziaduna San Frantzisko biribilgunearen eta Maalako biribilgunearen artean.

 

Dena dela, trafikoaren joan-etorria ez da erabat itxiko. Musakola auzotik irteteko, Jose Luis Iñarra pasealekua erabili daiteke eta Nafarroa etorbidearen aukera ere zabalik egongo da.

 

Neurriok korrikalarien segurtasuna bermatze aldera hartu behar izan ditugu eta espero dugu herritarrok sor daitezkeen eragozpenak ulertzea.Oñati zein Arrasateko bidegurutze horietan egongo diren boluntarioen azalpenei eta eskaerei kasu egitea ere eskatzen dizuegu. Eskerrik asko.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE