Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Askapenak arrasatearrei deitzen die brigadetan parte har dezaten

Urteak daramatza brigadak antolatzen. Helburu nagusi bat da Euskal Herrian “ezagutzea nazioarteko gainerako prozesuak eta geurearen berri emateko nazioartean”.

392.ASKAPENA (id: 7981158)


Testua: G.L.H. / Irudia: Askapena / 2012-ko urtarrilak 25, asteazkena

 

Askapena duela 25 urte iraultza Sandinistaren epeletan sorturiko erakunde internazionalista da. Geroztik hamaika borroka eta prozesu iraultzaile bereak egin ditu:

  • Jatorrizko herrien borrokak
  • Zapatistak
  • Maputxeak
  • Kunak
  • Palestina
  • Kuba
  • Venezuela
  • Bolivia
  • Europako estatu gabeko nazioak
  • ...

Askapenak baina, “herrion arteko elkartasuna bultzatzen du, Euskal Herria eta gainerako herri langile eta zapalduen arteko zubiak eraikiz. Hemen ere behar dugulako gainerako herrien babesa”. Honen adibide dira munduan zehar ditugun Euskal Herriaren Lagunak.

 

Joan-etorriko zubi lanean, brigadak lan tresna garrantzitsuak dira, hain zuzen, bertatik bertara Euskal Herrian ezagutu ditzagun gainerako prozesuak eta geurearen berri emateko.

 

Azken urteotan brigadek ere ikusmolde berritua hartu dute, bizi dugun errealitateari helduz, esperientzia konkretuak geureganatu ditzagun: ekoizpen eredu alternatiboak, memoria historikoa, demokrazia parte hartzailea, prozesu bolibariarra eta jatorrizko herriak besteak beste. Hauek dira aurtengo brigadak eta landuko diren ildoak:

- Argentina-Uruguay: Langileek gestionaturiko lantegiak eta Memoria Historikoa.

 

- Venezuela: Lantegi Sozialistak, Demokrazia parte-hartzailea eta prozesu bolibariarra.

 

- Bolivia: Demokrazia parte-hartzailea eta Jatorrizko Herriak.

 

- Saharako Lurralde Okupatuak: Jatorrizko herriak.

 

- Palestina: Jatorrizko herriak.


Informazio gehiago, brigadak@askapena.org edota www.askapena.org atarian.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE