Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

 
Kulturaten azaroaren 24an arratsaldeko 19:00etan.
Iñaki Azkoagak "Vasco ¿cómo se llama tu país?" liburua aurkeztuko du
"Kapaz izango ginateke munduko hizkuntza guztietan, euskara barne, balio duen izen bakarrarekin funtzionatzeko? Liburuak galdera honi erantzuten dio, errepaso historikoa egin eta internetek ekarri dituen erronkak aztertu ondoren".

 (id: 7900655)Testua eta argazkia: Marijo Simón. 2017ko azaroak 14, asteartea.

 

"Zein da euskal lurraldearen izena?". Iñaki Azkoaga galdera honi erantzuna bat ematen saiatu da liburu honekin. Bere ikerketan 50 bat izen aurkitu ditu idazleak: Euskal Herria, Euskadi, Vasconia, País Vasco, Reino Vasco-Navarro, Vascongadas,... Azterketa erromatarren garaitik eta gaurdaino egin du.

 

Idazlearen iritzian ez da ona herri txikiendako hainbeste izen edukitzea. Herri bateko izena hizkuntza guztietan berbera, bereizgarria, inklusiboa eta trinkoa izan behar da. Izen bakarra gehiago sakonduko da gizartean.

 

"Zergatik ez da izen bakarraren aldeko ahalegina egin?". Liburuak galdera honi erantzuna eman nahi dio. Idazleak argi utzi nahi du liburu hau irakurtzeko burua aske  eta aurreiritziak aldera utzi egin behar direla. Liburuak ez du inongo ikuspuntu politikorik, errealitate bat islatu nahi izan du.

 

Izen bakarra beharrezkoa da hainbat eremuentzako. Baina herritarretatik hasi behar da nortasuna sakontzeko eta lortzeko. Ondoren beste esparruetara pasatzeko aukera izango du lortutako izenak. Interneten argi eta garbi ikusten da arazoa. Euskal lurraldea izendatzeko hainbat domeinu erabiltzen dira. Berdin gertatzen da ISO kodeekin.

 

Idazleak filologian eta historian oinarritutako proposamen bat egiten du. Bere hitzetan "proposamen irekia da, ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira". Azkenengo erabakia Euskaltzaindiak edo Eusko Ikaskuntzak hartu beharko lukete.

 

Liburua Amazonen eta liburu-dendetan dago salgai 16,95 eurotan. Orain arte Azkoagak 200 ale saldu ditu, eta azaroaren 24tik aurrera beste 300 egongo dira salgai. Abenduan Durangoko Azoka ere bisitatuko du arrasatearrak.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE