Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
IZADI READAPTACION POSTURAL: ATE IREKIAK
Isabel Kirzek ate irekiak antolatu ditu urtarrilaren 3an,4an eta 8an jarduera ezberdinak ezagutzera emateko.

Testua: Izadi Readaptacion Postural. 2019ko urtarrilak 3, osteguna.


Ordutegiak:


Urtarrilak 3-4


9:30-10:30 ASR

11:00-12:00 Yoga Haur+Gazte

14:45-16:15 Read Yoga+

16:30-17:30 Yoga Haur+Gazte

18:00-19:30 Read Yoga+


Urtarrilak 8


9:30-10:30 ASR

10:30-12:00 Read Yoga+ 14:45-16:15 Read Yoga+

17:00-18:00 Yoga Haur-gazte

18:30-20:00 Read Yoga+

*Hilero “De la Readaptación postural al Yoga+”eko mantentze klaseetan

sartu ahal izateko 5 eguneko ikasketa saioak antolatzen dira. Hauek dira

egunak eta ordutegiak.


IKASKETA SAIOAK

15-18-22-25-29

(10:30/14:45/18:00)


Tailerrak:


ABDOMINALAK ARRISKURIK GABE


Blandine Calais-Germainek sortutako Abdominales Sin Riesgo® metodoa mugimendu progresio bat da, non zoru pelbikoan presiorik eragin gabe abdominalak lantzen dituen.

Mugimendu horietan gihar abdominalak indartzeaz gain, haiek luzatzea eta lasaitzea, baita ondoko, aurkako eta gihar osagarrien elkarreragina tartekatzen da.


Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten eta zoru pelbiko zein pareta abdominalean kalterik sortu ez dezaten.


De la Readaptación Postural al Yoga+


“Jarrera berregokitzetik Yoga+era”, Sonia Camprak sortu eta garatutako metodo honetan, hipopresiboak diren gorputz esperientzia berriak esperimentatu, ezagutu eta aplikatzen dira. Jarrera berregokitzearen (Readaptación postural) bitartez Yoga esperimentatu eta gorputza lantzeko modu berri bat ematen da. Gorputz adimena (inteligencia corporal) estimulatu eta ongizatea lortzeko bide berri bat izan daitekela konturarazteko lan saio bikaina da.


HAUR eta GAZTEENTZAT YOGA+


5-12 eta 12-18 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako Yoga+ saio hauetan norberaren burua ezagutu eta garatzeko behar diren pausoak azaldu eta landuko dira, gorputz fisikoa lantzeaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontrolatzeko behar diren erramintak azalduko dira eta modu erraz batean Yogaren filosofia barneratu ahal izango da.


Jarrera berregokitzea abiapuntutzat hartuta, arreta entrenatuz, gorputz jarreran kaltetzen eta mina sortzen duenaz ohartarazi eta ezagutuz, gorputz adimena esnatu eta onuragarria den bide berri batean bizitzea ahalbideratuko du. Helburu osasuntsu bezala arnasketan parte hartzen duten ehunak landu eta garatzea bada, prozesuan aurrera egin eta jarrera ohiturak aldatzea ezinbestekoa izango da. Orduan emango bait dira eta ez beste edozein modutan,Yogak eskaintzen dituen onurak; gorputza, burua eta emozioen arteko bateratasuna eta oreka.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE