Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jende ugari hurbildu da Jose Migel Barandiaranen inguruko hitzaldira
Goienagusi elkarteak antolatuta, “Jose Migel Barandiaran, euskal gogoa” hitzaldi irekia antolatu du gaur, eguaztena, Kulturaten. Josemari Velez de Mendizabalek bere bizitza eta Leze Txikiko lanak izan ditu berbabide saioan zehar.

595.1 (id: 8248222)

 

Koldo Carrillo- 2014/12/03

 

Josemari Velez de Mendizabalek, Jose Migel Barandiaranen bizitza eta Arrasaterekin honek izan zuen harremana izan ditu berbabide gaur, eguaztena, Kulturateko Areto nagusian. Velez de Mendizabal, Jose Migel Barandiaran Fundazioko lehendakaria ere bada eta “abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista” honen gaineko hainbat kontu atera ditu mahai gainera. Saioa Goienagusik antolatutakoa izan da, Jose Migel Barandiaran, euskal gogoa izenburupean. Herritar ugari interesez hurbildu da ikertzaile arrasatearraren hitzaldira eta saio benetan interesgarri eta aberatsa eskaini du honek.

595.2 (id: 8280762)

 

Lehengo zatian, Barandiaranen bizitza izan du hizpide Velez de Mendizabalek eta geroago, gurera ekarri du kontakizuna. Izan ere, ataundarra 1956 eta 1968. urteen bitartean Leze Txikiko indusketatan izan zen eta bertan, hainbat arrasatear izan zituen lagun. Hala, orduko lanen lagin bat eskaini die gaurko hitzaldira hurbildutakoei eta hainbat konturekin are atseginagoa egin du saioa.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE